Achill uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Achill, irlanderaz Acaill, Irlandako Mayoko konderriaren mendebaldeko kostaldean kokatzen den uhartea da. 146 km²-ko azalera du eta uharte honen %87ko azalera zohikatzez osatuta dago. Uharte honen biztanleria 2.900 pertsonekoa da. Slievemore mendia (672 metro) da uharteko lekurik garaiena. Bere koordenatuak hauek dira:
Irlandari Achill Sound eta Achill udalerrietan dauden bi zubien bidez lotzen da, azken udalerria Irlandako uharte nagusian dagoelarik. Uharteko 22 herriguneetatik udalerri nagusienak Achill Sound, Keel, Doagh, Doeega eta Dugort dira.