Accipitridae
Falkoniformeen ordenako zenbait hegaztiz esaten da. 100 g-tik 10 kg-ra bitartekoak dira, eta mundu guztian zehar hedatuta daude. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Akzipitridoak (Accipitridae) Accipitriformes ordenako hegazti harraparien familia bat dira. Banaketa kosmopolita dute, baina espezie gehienak Hego Amerikan eta Erdialdeko Amerikan bizi dira. 200 espezietik gora biltzen ditu, hainbat subfamilia eta generotan banatuak.
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Accipitridae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae Vieillot, 1816 |
Itxi
Moko handi, zabal, gogor eta gakoduna dute, bere harrapakin edo sarraskiaren haragia urratzeko. Hankak eta erpeak ere indartsuak dituzte, eta ikusmen bikaina dute, harrapakinei urrutitik antzemateko. Arranoak, gabiraiak, aztoreak, zapelatzak, mirotzak eta saiak, adibidez, akzipitridoak dira.