From Wikipedia, the free encyclopedia
Academia de l'Aragonés Aragoiko erakunde kulturala da, "Aragoieraren II Kongresua"k 2006ko uztailaren 15ean sortua aragoieraren gaineko hizkuntza autoritatea izateko asmoz.
"Chuntos por l'aragonés" izeneko ekimenaren emaitza da, azken finean, urte bat lehenago abiatutakoa.
2010eko otsailean, azterketa eta eztabaida prozesu baten ostean, Academia de l'Aragonések aragoierarentzako idaztarau baterako behin-behineko proposamena kaleratu zuen[1]. Proposamen horrek 1987ko proposamenarekiko (Uescako grafia gisa ezagutua) aldaketa handiak zituen, besteak beste "v" edota "h" hizkiak erabiltzearen alde agertu zen, baina SLAren grafiak ez bezala, aragoieraren hizkuntza-batasunaren alde egiten zuen, benasquera ere aragoieraren barne hartuz.
Kongresu horretan erabakitakoaren arabera, hauek dira erakundearen helburuak:
Lehen behin-behineko gobernu-kontseilua José Lerak zuzendu zuen. Lehen osoko bilkura Zaragozako Foru Aldundian izan zen 2006ko urriaren 28an, Akademiaren gobernu-kontseilu berria aukeratuz, Manel Castán presidentea aukeratu zutela.
Akademiaren gaurko kideak honakoak dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.