Abelion
Antzinako akitaniarren jainkoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Abelion edo Abellion Euskal mitologiako jainkoa; Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean oso zabalduta egon zen harenganako gurtza, antza bertako dibinitate garrantzitsua izan zen.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/6f/Abellio.jpg/220px-Abellio.jpg)
Berari buruzko inskripzioak azaltzen dira, besteak beste, Garona Garaiako Saint-Pé-d'Ardet, Fabas, Montauban-de-Luchon, Saint-Béat, Saint-Bertrand de Comminges, Aulon, Boucou, Boutx, Burgalays, Cardeilhac, Garin, Saint-Aventin eta Billéren. Abelioni eskainitako aldare asko mendi tontorretan agertu izan dira.
Antza, Abelion Apolo jainko erromatarrarekin eta eguzkiari egindako gurtzarekin lotuta dago. Aldaretako zein dibinitateri eskainitako esker oneko inskripzioetan agertutako lotura hau (bertako jainko bat eta jainko erromatar baten artekoa) ez da arraroa Akitania zaharreko aldaretan, eta lagundu dezake bertako jainko-jainkosa indigenen ezaugarriak zehazten. Antzeko loturak aurkitu dira Alpeetan, Germanian, Britannian... hango dibinitateekin. jainko eta jainkosa indigenak erromatar jainko eta jainkosekin batera agertzen direnean, bata eta bestea jainko edo jainkosa bera balitz bezela hartzen direla esaten da eta Interpretatio izena ematen zaio fenomeno horri.
Bagnères de Bigorreko barrutian, Lesponne harana dagoen muino batean harrizko gurutze bat dago, Béliouko gurutzea izenaz ezaguna, frantsesez, Croix de Beliou. Bada, Béliouko gurutzean, garai paganoaren aldare zahar baten gainean eginda, buru biribil bat azaltzen da, eta baliteke Abelioni dedikatuta egotea, Olivier de Marvelien arabera.