From Wikipedia, the free encyclopedia
Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (euskaraz: «Burdinbide Azpiegituren Kudeatzailea»), ezagunagoa ADIF siglaz, Espainiako burdinbide sarea mantentzeaz eta kudeatzeaz arduratzen den enpresa publikoa da. 2005eko urtarrilaren 1ean sortu zen, RENFE zatitu izanaren ondorioz. Zatiketa hartan, alde batetik Renfe Operadora sortu zen, tren, bidaiari eta merkantziazko garraioaz arduratzen den enpresa publikoa; eta, bestetik ADIF, Estatuko trenbide azpiegituren jabea. ADIFek zerbitzu-kanon bat kobratzen dio Renfe Operadorari, bere azpiegiturak erabiltzeagatik.
Administrador de Infraestructuras Ferroviarias | |||
---|---|---|---|
Eslogana | Abrimos caminos («Bideak irekitzen ditugu») | ||
Mota | Enpresa publikoa | ||
Sektorea | Trenbideak | ||
Sorrera | 2005* | ||
Egoitza | Madril | ||
Presidentea | Antonio Gonzaléz Marín | ||
Merkatuak | Espainia eta Hendaia | ||
Webgunea | http://www.adif.es | ||
Oharrak | (*) 2005ean sortu zen RENFEren zatiketaz. Honela Renfe Operadora eta ADIF sortu ziren. | ||
Kronologia | |||
|
2014ko abenduaren 25ean jakin zenez, grebara deitu zuten Renfe Operadoran eta ADIFen abenduaren 26rako, 23 orduko lanuztean (00:00etatik 23:00etara), eragina izanik 262 tren-zerbitzuetan.[1] Grebak eragozpen txikiak sortu zituen Hego Euskal Herrian.[2] Renfeko grebaren jarraipenaren datu kontrajarriak eman zituzten. Tren konpainiaren arabera, langileen % 0,75ek egin zuten greba; CGT sindikatuaren esanetan, ordea, % 70koa izan zen jarraipena.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.