AC Oulu (llaburki, ACO) Oulu hiri finlandiarreko futbol-taldea da. 2002. urtean sortu zuten Ouluko hainbat taldek eta urte gutxitan, Finlandiako futbol talde onenen artean izatea lortu du. Izan ere, talde hauen helburua, 2000ko hamarkadan Oulu hiriak galdutako ospea berreskuratzea eta goren mailako futbola eskualde horren berrezartzea izan zen. Baita lortu ere, gaur egun, bi urte Ykkönen bigarren mailan igaro oondoren, lehenengo mailara itzuli baita taldea.
Izen osoa | AC Oulu | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 2002 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Castrén, Oulu edukiera: 4.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Arto Oja | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Ricardo Duarte | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Veikkausliiga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023 | 7.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | acoulu.fi | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Taldearen zaleak Sinitähdet izenaz ezagunak dira (euskaraz: Izar urdinak) eta Veikkausliigako zale entzutetsuenetakoak dira.
Historia
- 2002an, Ouluko talde garrantzitsuenek, haien artean Tavaritek, OLSk, OPSk eta OTPk, Allianced Club Oulu taldea sortu zuten. Tavarit ospetsuenak behea jo ostean, talde hauen helburua Ouluk goren mailako futbola berreskuratzea izan zen.
- 2003an, talde berri honek, Tervariten futbol-taldeak utzitako postua hartu eta zortzigarren postua lortu zuen Ykkönen ligako 2003 denboraldian.
- 2006. urtean, 5.000 ikusleentzako edukiera duen Castrén estadioa eraikitzen amaitu zen.
- 2006 denboraldian, AC Oulu taldea bigarren postuan gelditu zen eta Veikkausliiga lehenengo mailarako igoera txartela eskuratu zuen. Urte honetan, diru arazoak ia taldearen porrota ekarri zuen.
- 2007ko Veikkausliigan, 22 puntu baino ez zituen lortu taldeak eta azkeneko postuan gelditu ostean, bigarren mailara jaitsi zen berriro ere [1].
Futbol zelaia
Partiduak 2006. urtean ireki zen Castrén estadioan jokatzen ditu. Bost mila ikusleentzako edukiera du futbol-zelai honek eta finlandieraz Castrenin urheilukeskus edo Castrenin kenttä izenak jasotzen du.
Futbolaz gain, besteak beste bandy, hockey, saskibaloi, boleibol eta beibol partiduak jokatzen dira zelai honetan.
Irabazitako txapelketak
- 2009ko Ykkönen txapelketa.
Jokalari ospetsuenak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Sinitähdet (Finlandieraz)
Erreferentziak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.