ACB Liga Espainiako saskibaloi liga profesionala da, Asociación de Clubes de Baloncesto (ACB) elkarteak 1983an sortutakoa. 1957tik 1983ra Espainiako Liga gorenak Lehen Maila (Primera División) izena eduki zuen.
Antolatzailea | ACB |
---|---|
Sorrera | 1956 (Lehen maila) 1984 (ACB) |
Eremua | Espainiar Estatua |
Parte hartzaileak | 18 |
Garaipen gehien | Espaniako Liga: Real Madrid C.F. (36) ACB Liga: F.C. Barcelona (17) |
2022-23ko Txapelduna | F.C. Barcelona |
Webgune ofiziala |
18 taldek parte hartzen dute bertan urtero. Txapelketa, bi fasetan banatzen da: Hasieran Liga Regular edo Liga Erregularra jokatzen dute talde guztiek. Hau bukatuta, lehen sailkatutako zazpi talde gehi ekipo anfitrioia Errege Kopan jarduteko sailkatzen dira.
Bigarren fasean, lehen sailkatutako 8 taldek Play-Off direlakoak jokatuko dute, binakako norgehiagoka sisteman.
Europa mailan, txapelketarik garrantzitsuenetarikoa da, Italiako Legarekin batera.
Historiala
Ligako Lehen Maila (1957-1983)
ACB Liga (1984rik aurrera)
- ¹ 2019-20 denboraldian COVID-19 pandemiaren erruz ligako fase erregularra martxoan bertan behera gelditu zen. Ekainean 12 onenek play-offak jokatu zituzten eta finala partida bakarrera jokatu zen. Saski Baskonia 69-67 nagusitu zen.
Palmaresak
ACB Liga
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 17 | 1986–87, 1987–88, 1988–89, 1989–90, 1994–95, 1995–96, 1996–97, 1998–99, 2000–01, 2002–03, 2003–04, 2008–09, 2010-11, 2011–12, 2013-14, 2020-21, 2022-23 |
Real Madrid CF | 14 | 1983–84, 1984–85, 1985–86, 1992–93, 1993–94, 1999–00, 2004–05, 2006–07, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2021-22 |
Saski Baskonia | 4 | 2001–02, 2007–08, 2009–10, 2019-20 |
Joventut de Badalona | 2 | 1990–91, 1991–92 |
Bàsquet Manresa | 1 | 1997–98 |
Unicaja Málaga | 1 | 2005-06 |
Valencia Basket | 1 | 2016-17 |
Guztira
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Real Madrid CF | 36 | 1956–57, 1957–58, 1959–60, 1960–61, 1961–62, 1962–63, 1963–64, 1964–65, 1965–66, 1967–68, 1968–69, 1969–70, 1970–71, 1971–72, 1972–73, 1973–74, 1974–75, 1975–76, 1976–77, 1978–79, 1979–80, 1981–82, 1983–84, 1984–85, 1985–86, 1992–93, 1993–94, 1999–00, 2004–05, 2006–07, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2021-22 |
FC Barcelona | 20 | 1958–59, 1980–81, 1982–83, 1986–87, 1987–88, 1988–89, 1989–90, 1994–95, 1995–96, 1996–97, 1998–99, 2000–01, 2002–03, 2003–04, 2008–09, 2010-11, 2011–12, 2013-14, 2020-21, 2022-23 |
Joventut de Badalona | 4 | 1966–67, 1977–78, 1990–91, 1991–92 |
Saski Baskonia | 4 | 2001–02, 2007–08, 2009–10, 2019-20 |
Bàsquet Manresa | 1 | 1997–98 |
Unicaja Málaga | 1 | 2005-06 |
Valencia Basket | 1 | 2016-17 |
Beste datu batzuk
- ACB titulu gehien lortu dituen jokalaria: Ferran Martínez, 7.
- Final gehien jokatu dituen jokalaria: Ferran Martínez, 9.
- Partida gehien jokatu dituen jokalaria: Rafael Jofresa, 758.
- Minutu gehien jokatu dituen jokalaria: Joan Creus, 20.218 minutu 585 partidatan.
- Puntu gehien saskiratu dituen jokalaria: Alberto Herreros, 9.757 puntu 655 partidatan.
- Errebote gehien harrapatu dituen jokalaria: Granger Hall, 4.276 errebote 433 partidatan.
- Asistentzia gehien eman dituen jokalaria: Pablo Laso, 2.901 asistentzia 623 partidatan.
- Hirukoitz gehien sartu dituen jokalaria: Alberto Herreros, 1.233 hirukoitz 655 partidatan.
- Tapoi gehien egin dituen jokalaria: Fernando Romay, 674 tapoi 415 partidatan.
- Baloi gehien berreskuratu dituen jokalaria: Pablo Laso, 1.208 berreskuratze 623 partidatan.
- ACB titulu gehien irabazi dituen entrenatzailea: Aíto García Reneses, 9.
- ACBn denboraldi gehien lan egin duen entrenatzailea: Manel Comas, 22.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Saskibaloiko Kluben Elkartea (ACB)
- (Gaztelaniaz) Espainiako Saskibaloi Federazioa (FEB)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.