From Wikipedia, the free encyclopedia
29P/Schwassman-Wachmann, Schwasmman-Wachmann 1 bezala ere ezagutzen dena, Eguzki-sistemako gorputz bat da. Friedrich Karl Arnold Schwassmannek eta Arno Arthur Wachmannek aurkitu zuten aldikako kometa bat da.
29P/Schwassmann-Wachmann | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 10,1 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Friedrich Karl Arnold Schwassmann |
Aurkikuntza-data | 1927ko azaroaren 15a |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 6,317795043723 AU |
Periapsis | 5,7765332122516 AU |
Ardatzerdi handia | 6,0471641279873 AU |
Eszentrikotasuna | 0,044753360419504 |
Orbita-periodoa | 5.431,5785054649 egun |
Batezbesteko anomalia | 89,623084588802 ° |
Makurdura orbitala | 9,364069791034 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 312,39414949962 ° |
Periapsiaren argumentua | 50,913318057458 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 60,4 km |
Albedoa | 0,033 |
Behin-behineko izendapenak | 1989 XV 1974 II 1957 IV 1941 VI 29P/1927 V1 1925 II 1908 IV 29P/1902 E1 |
Bere tamaina 55 kilometroko diametrokoa da, eta harkaitzez eta izotzez osatua dago. Gure eguzkiaren inguruan biraka ari diren kometa gehienak bezala, gure planeta sistema inguratzen duten Oort lainoa edo Kuiperren gerrikoko hondar bat da. Kometa honek eszentrikotasun handiko orbita ia biribil bat egiten du. Distantzia handira (5-10 unitate astronomikotik gora), nukleoa inguratzen duten atmosfera bat garatzen dute, koma deritzona. Koma hau gasez eta hautsez osatua dago. Kometa eguzkirantz hurbildu ahala, eguzki haizeak koma astintzen du eta isats edo adats bereizgarria garatzen da. Isatsa hautsez osatua dago, eta komaren gasa ionizatua.
Kometa honen berezitasuna, Monthly Notices of the Royal Astronomical Societyk eginiko ikerketa baten arabera, Jupiter eta Saturno planeten orbita artetik igarotzen denean, bere azalean dagoen ur izoztu kopuru handia sublimatu egiten dela da (solido egoeratik gas egoerara pasa) hauts kopuru handiak eramanez eta eztandak eraginez berrogeitamar egun lurtarrez behin gutxi gora-behera.
Aurrekoa 28P/Neujmin |
Aldikako kometa 1925eko azaroak 15ean aurkitua |
Ondorengoa 30P/Reinmuth |
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.