![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/B%2526W_Hallerne_2014-04-27_3.jpg/640px-B%2526W_Hallerne_2014-04-27_3.jpg&w=640&q=50)
2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 59. edizioa izan zen. Kopenhageko B&W Hallerne aretoan ospatu zen, Danimarkan. Finalerdiak maiatzak 6 eta 8an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 10ean. Aurkezleak Pilou Asbæk, Nikolaj Koppel eta Lise Rønne izan ziren. Lehiaketako garailea Austria ordezkatzen zuen Conchita Wurst drag artista izan zen, "Rise Like a Phoenix" kantuarekin. Austriak lortutako bigarren garaipena izan zen, lehenago 1966an irabazi zuelarik. Bigarren postua Herbehereetako ordezkaria zen The Common Linnets duoarentzat izan zen, "Calm After the Storm" kantuarekin herrialdearen postu hoberena lortuz 1975 ostean. Suediako ordezkaria zen Sanna Nielsen, "Undo" kantuarekin, hirugarren izan zen.
2014ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Lehen finalerdia | Maiatzak 6, 2014 |
Bigarren finalerdia | Maiatzak 8, 2014 |
Finala | Maiatzak 10, 2014 |
Egoitza | B&W Hallerne, Kopenhage |
Aurkezlea(k) | Pilou Asbæk Nikolaj Koppel Lise Rønne |
Antolatzailea | Danmarks Radio (DR) |
Partaide kopurua | 37 |
Irabazlea | "Rise Like a Phoenix" Conchita Wurst ![]() |
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/B%26W_Hallerne_2014-04-27_3.jpg/640px-B%26W_Hallerne_2014-04-27_3.jpg)
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cd/ESC2014_-_Austria_04.jpg/640px-ESC2014_-_Austria_04.jpg)
37 herrialdek hartu zuten parte guztira, aurreko urteetan baino gutxiagok. Polonia lehiaketara itzuli zen bi urteko eten baten ostean, eta Portugal urte baten ostean. Aldiz, Bulgaria, Kroazia, Serbia eta Ziprek partaidetzari uko egin zioten arazo ekonomikoak zirela eta.
Conchita Wursten partaidetza eta garaipenak erantzun eta erreakzio ezberdinak eragin zituen, LGBT eskubideen garapen kontrajarriak medio.