2012ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2012ko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketa Europako Gizonezkoen Eskubaloi txapelketaren X. edizioa izan zen. Serbian ospatu zen 2012ko urtarrilak 15 eta 29 artean, Europako Eskubaloi Federakuntzak (EHF ingelesezko siglez) antolatua.
Txapelketan 16 selekziok parte hartu zuten Europako txapeldun bihurtzeko asmoz, titulu hau, 2010eko Gizonezkoen Europako Eskubaloi txapelketan Frantziako selekzioak lortu zuelarik. X. edizio honetako garailea Danimarka izan da, finalean Serbia garaitu zuena.