Zazpigarren Munduko Errugbi Txapelketa From Wikipedia, the free encyclopedia
2011ko Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: 2011 Rugby World Cup) gizonezkoen zazpigarren Munduko Errugbi Kopa izan zen. Zeelanda Berrian jokatu zen, 2011ko irailaren 9tik urriaren 23ra.[1] 20 taldek parte hartu zuten, eta Zeelanda Berriko selekzioa atera zen txapeldun, Aucklandeko Eden Park estadioan jokatutako finalean Frantziari 8 eta 7 irabazirik.[2][3]
2011 Rugby World Cup | |
Egoitza | Zeelanda Berria |
---|---|
Datak | 2011ko irailaren 9tik irailaren 23ra |
Parte- hartzaileak | 20 (aurretik 91 artean sailkatuak) |
Ikusleak | 1.363.201 29.635 partidako |
Txapelduna | Zeelanda Berria |
Txapeldunordea | Frantzia |
Hirugarrena | Australia |
Laugarrena | Gales |
Puntugile onena | Morné Steyn (62) |
Entsegugile onena | Chris Ashton (6) Vincent Clerc (6) |
Webgunea | www.rugbyworldcup.com |
Aurretik: 2007ko Munduko Errugbi Kopa Ondoren: 2015eko Munduko Errugbi Kopa |
1987an, Zeelanda Berriak Australiarekin batera antolatu zuen lehenbiziko Munduko Errugbi Kopa. 2003ko Munduko Errugbi Kopa ere bi herrialde horietan jokatzea aurreikusirik zegoen baina, partidak jokatu behar ziren lekuei buruz Zeelanda Berriak eta Australiak zituzten desadostasunen ondorioz, urte hartako txapelketa Australian bakarrik jokatzea erabaki zen.
2005ean, British and Irish Lions taldeak egindako itzuliaren ostean, hainbat iritzi kritikok nabarmendu zuten Zeelanda Berriko kirol azpiegiturak ez zirela aski neurri harteko gertakizun bat antolatzeko. Gerta zitezkeen arazoei aurre egiteko asmoz, 2011ko proiektuak Aucklandeko Eden Park eta beste zenbait estadio handitzea ekarri zuen, Munduko Koparen kirol eta merkataritza bideragarritasuna ziurtatzeko.
Zeelanda Berriarekin batera, Japonia eta Hegoafrika ere hautagai aurkeztu ziren; hiruetatik, Japonia zen faborito nagusia. Izan ere, Asian antolatutako aurreneko Munduko Kopa izanen zatekeen, eta txapelketa herrialde errugbizaleenetatik kanpo jokatzea zen International Rugby Board (IRB) erakundearen nahia. Horretaz gain, Japoniak azpiegitura bikainak zituen, 2002ko Munduko Futbol Txapelketarako eraiki ziren estadioak barne.
Hegoafrikako hautagaitzak Springbok kapitain ohi Francois Pienaar zeukan buruzagitzan. Zeelanda Berriko proiektuak, berriz, New Zealand Rugby Football Union erakundearen, gobernuaren eta lehen ministroaren sostengua zeukan, eta baita bertako errugbi selekzioko jokalariena ere, Tana Umaga kapitaina buru zela.
2005ko ekainean eta uztailean, International Rugby Boardeko komisarioek hiru herrialdeak bisitatu zituzten, eta txosten bana prestatu. 2005eko azaroaren 17an hartu zen azken erabakia, IRBek Dublinen egindako urteroko biltzarrean. Bi bozketa izan ziren; lehenbizikoan Hegoafrikaren kanditatura baztertu ondoren, bigarrenean Zeelanda Berria aukeratu zuten 2011ko Errugbi Kopa antolatzeko. Era berean, 2019ko Munduko Errugbi Kopa Japoniak antolatzea erabaki zen.
Hogei taldek hartu zuten parte 2011ko Munduko Kopan. 12 selekzio zuzen sailkatu ziren, 2007ko Munduko Errugbi Kopan euren multzoko lehenbiziko hiruen artean geratu zirelako:.
Beste zortzi taldeek eskualdeka egindako kanporaketa sistema baten bidez lortu zuten sailkapena.
Errusia izan zen munduko kopa batean debuta egin zuen talde bakarra.
2011ko Munduko Errugbi Kopako 13 egoitzak 2009ko martxoaren 12an onartu ziren.[4] Hala ere, 2011ko otsailaren 22ko lurrikarak kalte handiak eragin zituen Christchurchen, eta bertan jokatu beharreko partidak beste egoitza batzuen artean banatu ziren.[5]
Auckland | Wellington | Dunedin | Auckland |
---|---|---|---|
Eden Park | Westpac Stadium | Forsyth Barr Stadium | North Harbour Stadium |
Edukiera: 60.000 | Edukiera: 40.000 | Edukiera: 30.000 | Edukiera: 30.000 |
Hamilton | Rotorua | ||
Waikato Stadium | Rotorua Int'l Stadium | ||
Edukiera: 30.000 | Edukiera: 26.000 | ||
New Plymouth | Nelson | ||
Yarrow Stadium | Trafalgar Park | ||
Edukiera: 26.000 | Edukiera: 18.000 | ||
Invercargill | Whangarei | Napier | Palmerston North |
Rugby Park Stadium | Okara Park | McLean Park | Arena Manawatu |
Edukiera: 17.000 | Edukiera: 18.000 | Edukiera: 22.000 | Edukiera: 15.000 |
2011ko apirilaren 8an, IRBek Munduko Kopako epaileak, epaile laguntzaileak eta telebistako epaileak izendatu zituen:[6]
Hogei taldeak lau multzotan banatu zituzten, eta multzo bakoitzean ligaxka jokatu zen, denak denen kontra. Puntuak era honetan banatu ziren:
Multzo bakoitzeko lehenbiziko bi taldeak igaro ziren final laurdenetara.
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Zeelanda Berria | 20 | 4 | 0 | 0 | 4 | 0 |
2 | Frantzia | 11 | 2 | 0 | 2 | 3 | 1 |
3 | Tonga | 9 | 2 | 0 | 2 | 1 | 1 |
4 | Kanada | 6 | 1 | 1 | 2 | 0 | 0 |
5 | Japonia | 2 | 0 | 1 | 3 | 0 | 0 |
2011ko irailak 10 18:00 |
2011ko irailak 14 17:00 |
Zeelanda Berria | 83–7 | Japonia |
---|---|---|
Entsegua(k): Smith 4' c Kahui (2) 16' m, 45' c Kaino 21' m Mealamu 30' Ellis 34' Slade 36' S. Williams (2) 51', 79' Toeava 56' Hore 60' Nonu 62' Thomson 76' Transformazioa(k): Slade (9/13) |
Kronika | Entsegua(k): Onozawa 58' Transformazioa(k): M. Williams (1/1) |
2011ko irailak 16 20:00 |
Frantzia | 46–19 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Clerc (3) 4', 79', 80+' Traille 64' Transformazioa(k): Parra (4/4) Zigor kolpea(k): Parra (5/6) 17', 37', 39', 40+', 48' Dropa(k): Trinh-Duc 57' |
Kronika | Entsegua(k): Smith 7' Transformazioa(k): Pritchard (1/1) Zigor kolpea(k): Pritchard (2/4) 3', 60' Dropa(k): Monro (2) 44', 49' |
2011ko irailak 18 20:30 |
2011ko irailak 21 19:30 |
Zeelanda Berria | 37–17 | Frantzia |
---|---|---|
Entsegua(k): Thomson 10' Jane 17' Dagg (2) 21', 42' S. Williams 77' Transformazioa(k): Carter (3/5) Zigor kolpea(k): Carter (1/1) 48' Dropa(k): Carter (1/1) 64' |
Kronika | Entsegua(k): Mermoz 54' Trinh-Duc 76' Transformazioa(k): Yachvili (2/2) Zigor kolpea(k): Yachvili (1/1) 39' |
2011ko irailak 27 17:00 |
2011ko urriak 1 18:00 |
Zeelanda Berria | 79–15 | Kanada |
---|---|---|
Entsegua(k): Guildford (4) 7', 25', 35', 77' Vito (2) 11', 80+' Dagg 20' Muliaina 29' Cowan 44' Kaino (2) 52', 68' S. Williams 60' Transformazioa(k): Slade (4/8) Weepu (4/4) Zigor kolpea(k): Slade (1/1) 16' |
Kronika | Entsegua(k): Trainor (2) 40+', 42' Transformazioa(k): Monro (1/2) Zigor kolpea(k): Monro (1/1) 2' |
2011ko urriak 2 15:30 |
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Ingalaterra | 18 | 4 | 0 | 0 | 2 | 0 |
2 | Argentina | 14 | 3 | 0 | 1 | 1 | 1 |
3 | Eskozia | 11 | 2 | 0 | 2 | 1 | 2 |
4 | Georgia | 4 | 1 | 0 | 3 | 0 | 0 |
5 | Errumania | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 |
2011ko irailak 10 13:00 |
2011ko irailak 10 20:30 |
2011ko irailak 14 19:30 |
2011ko irailak 17 15:30 |
Ingalaterra | 41–10 | Georgia |
---|---|---|
Entsegua(k): Hape (2) 4', 21' Armitage 47' Tuilagi 62' Ashton (2) 65', 80' Transformazioa(k): Flood (4/6) Zigor kolpea(k): Flood (1/1) 35' |
Kronika | Entsegua(k): Basilaia 40' Transformazioa(k): Kvirikashvili (1/1) Zigor kolpea(k): Kvirikashvili (1/6) 27' |
2011ko irailak 18 18:00 |
2011ko irailak 24 18:00 |
2011ko irailak 25 20:30 |
2011ko irailak 28 19:30 |
2011ko urriak 1 20:30 |
2011ko urriak 2 13:00 |
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Irlanda | 17 | 4 | 0 | 0 | 1 | 0 |
2 | Australia | 15 | 3 | 0 | 1 | 3 | 0 |
3 | Italia | 10 | 2 | 0 | 2 | 2 | 0 |
4 | Estatu Batuak | 4 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
5 | Errusia | 1 | 0 | 0 | 4 | 0 | 1 |
2011ko irailak 11 15:30 |
2011ko irailak 11 18:00 |
Errusia | 6–13 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): Kushnarev (1/4) 3' Rachkov (1/1) 78' |
Kronika | Entsegua(k): Petri 19' Transformazioa(k): Wyles (1/1) Zigor kolpea(k): Wyles (2/5) 12', 65' |
2011ko irailak 15 19:30 |
2011ko irailak 17 20:30 |
2011ko irailak 20 19:30 |
Australia | 67–5 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Entsegua(k): Horne 8' Elsom 11' Beale 31' Fainga'a (2) 35', 71' Mitchell 45' McCabe 48' Ashley-Cooper (3) 59', 64', 66' Samo 78' Transformazioa(k): Cooper (2/5) Barnes (4/5) |
Kronika | Entsegua(k): Gagiano 23' |
2011ko irailak 23 20:30 |
2011ko irailak 25 18:00 |
Italia | 27–10 | Estatu Batuak |
---|---|---|
Entsegua(k): Parisse 3' Orquera 30' Castrogiovanni 40' Zigor entsegua 66' Transformazioa(k): Mi. Bergamasco (2/4) Zigor kolpea(k): Mi. Bergamasco (1/1) 22' |
Kronika | Entsegua(k): Wyles 18' c Transformazioa(k): Wyles (1/1) Zigor kolpea(k): Wyles (1/1) 28' |
2011ko irailak 27 19:30 |
2011ko urriak 1 15:30 |
2011ko urriak 2 20:30 |
Postua | Taldea | Puntuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Eraso bonusak | Defentsa bonusak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Hegoafrika | 18 | 4 | 0 | 0 | 2 | 0 |
2 | Gales | 15 | 3 | 0 | 1 | 2 | 1 |
3 | Samoa | 10 | 2 | 0 | 2 | 1 | 1 |
4 | Fiji | 5 | 1 | 0 | 3 | 1 | 0 |
5 | Namibia | 0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 |
2011ko irailak 10 15:30 |
2011ko irailak 11 20:30 |
2011ko irailak 14 14:30 |
2011ko irailak 17 18:00 |
Gales | 17–10 | Samoa |
---|---|---|
Entsegua(k): Sh. Williams 67' Zigor kolpea(k): Hook (2/3) 12', 27' Priestland (2/2) 43', 66' |
Kronika | Entsegua(k): Perenise 40+' Transformazioa(k): Williams (1/1) Zigor kolpea(k): Williams (1/3) 21' |
2011ko irailak 18 15:30 |
2011ko irailak 22 20:00 |
2011ko irailak 25 15:30 |
Gales | 81–7 | Namibia |
---|---|---|
Entsegua(k): Sc. Williams (3) 8', 47', 70' Brew 14' Faletau 18' Jenkins 50' North (2) 61', 66' J. Davies 62' L. Williams 75' Byrne 77' A.W. Jones 80+' Transformazioa(k): S. Jones (6/7) Priestland (3/5) Zigor kolpea(k): S. Jones (1/1) 3' |
Kronika | Entsegua(k): Koll 53' Transformazioa(k): Kotzé (1/1) |
2011ko irailak 26 19:30 |
2011ko irailak 30 20:30 |
2011ko urriak 2 18:00 |
Final laurdenak | Finalerdiak | Finala | ||||||||
Urriak 8, Wellington |
||||||||||
Irlanda | 10 | |||||||||
Urriak 15, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Gales | 22 | |||||||||
Gales | 8 | |||||||||
Urriak 8, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Frantzia | 9 | |||||||||
Ingalaterra | 12 | |||||||||
Urriak 23, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Frantzia | 19 | |||||||||
Frantzia | 7 | |||||||||
Urriak 9, Wellington | ||||||||||
Zeelanda Berria | 8 | |||||||||
Hegoafrika | 9 | |||||||||
Urriak 16, Eden Park, Auckland |
||||||||||
Australia | 11 | |||||||||
Australia | 6 | 3. eta 4. postuak | ||||||||
Urriak 9, Eden Park, Auckland | ||||||||||
Zeelanda Berria | 20 | |||||||||
Zeelanda Berria | 33 | Gales | 18 | |||||||
Argentina | 10 | Australia | 21 | |||||||
Urriak 21, Eden Park, Auckland | ||||||||||
2011ko urriak 8 18:00 |
2011ko urriak 9 18:00 |
Zeelanda Berria | 33–10 | Argentina |
---|---|---|
Entsegua(k): Read 69' Thorn 79' Transformazioa(k): Cruden (1/1) Zigor kolpea(k): Weepu (7/7) 13', 26', 36', 40', 50', 59', 73' |
Kronika | Entsegua(k): Farías Cabello 32' Transformazioa(k): Contepomi (1/1) Zigor kolpea(k): Bosch (1/1) 46' |
Australia | 6–20 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Zigor kolpea(k): O'Connor (1/1) 16' Dropa(k): Cooper (1/1) 32' |
Kronika | Entsegua(k): Nonu 6' Zigor kolpea(k): Weepu (4/7) 13', 38', 43', 73' Dropa(k): Cruden (1/1) 22' |
2011ko urriak 16 21:00 |
2011ko urriak 21 20:30 |
Frantzia | 7–8 | Zeelanda Berria |
---|---|---|
Entsegua(k): Dusautoir 47' Transformazioa(k): Trinh-Duc (1/1) |
Kronika | Entsegua(k): Woodcock 15' Zigor kolpea(k): Donald (1/1) 46' |
2011ko urriak 23 21:00 |
Jokalaria | Herrialdea | Entseguak |
---|---|---|
Vincent Clerc | Frantzia | 6 |
Chris Ashton | Ingalaterra | |
Adam Ashley-Cooper | Australia | 5 |
Israel Dagg | Zeelanda Berria | |
Keith Earls | Irlanda | |
Mark Cueto | Ingalaterra | 4 |
Vereniki Goneva | Fiji | |
Zac Guildford | Zeelanda Berria | |
Richard Kahui | Zeelanda Berria | |
Jerome Kaino | Zeelanda Berria | |
Sonny Bill Williams | Zeelanda Berria | |
Scott Williams | Gales |
Jokalaria | Taldea | Partidak | Entseguak | Transformazioak | Zigor-kolpeak | Dropak | Puntuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Morné Steyn | Hegoafrika | 5 | 2 | 14 | 7 | 1 | 62 |
James O'Connor | Australia | 6 | 1 | 13 | 7 | 0 | 52 |
Kurt Morath | Tonga | 4 | 0 | 6 | 11 | 0 | 45 |
Ronan O'Gara | Irlanda | 5 | 0 | 10 | 8 | 0 | 44 |
Piri Weepu | Zeelanda Berria | 7 | 0 | 4 | 11 | 0 | 41 |
Dimitri Yachvili | Frantzia | 7 | 0 | 6 | 9 | 0 | 39 |
Morgan Parra | Frantzia | 7 | 1 | 4 | 8 | 0 | 37 |
Colin Slade | Zeelanda Berria | 5 | 1 | 14 | 1 | 0 | 36 |
James Arlidge | Japonia | 3 | 2 | 3 | 6 | 0 | 34 |
Chris Ashton | Ingalaterra | 5 | 6 | 0 | 0 | 0 | 30 |
Vincent Clerc | Frantzia | 7 | 6 | 0 | 0 | 0 | 30 |
2011ko Munduko Errugbi Txapelduna | ||
---|---|---|
Zeelanda Berria | ||
2. postua | 3. postua | 4. postua |
Frantzia | Australia | Gales |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.