2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 50. edizioa izan zen. Kieveko Palats Sportu aretoan ospatu zen, Ukrainan. Finalerdia maiatzaren 19an jokatu zen, eta finala maiatzaren 21ean. Aurkezleak Maria Efrosinina eta Pavlo Shylko izan ziren.
Datu azkarrak Finalerdia, Finala ...
2005eko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finalerdia | Maiatzaren 19, 2005 |
Finala | Maiatzaren 21, 2005 |
Egoitza | Palats Sportu, Kiev |
Aurkezlea(k) | Maria Efrosinina Pavlo Shylko |
Antolatzailea | Natsionalna Suspilna Teleradiokompaniya Ukrayiny (NTU) |
Partaide kopurua | 39 |
Irabazlea | "My Number One" Helena Paparizou ![]() |
ā Istanbul 2004 |
Atenas 2006 ā |
Itxi
Garailea Greziako Helena Paparizou izan zen, "My Number One" abestiarekin. Greziaren lehen garaipena izan zen.
Hogeita hemeretzi herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hiru gehiago. Bulgaria eta Moldaviak lehen agerpena egin zuten, eta Hungaria sei urteko eten baten ostean bueltatu zen.