From Wikipedia, the free encyclopedia
1965eko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 48. edizioa izan zen. 1965eko maiatzak 15 eta ekainak 6 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 4151 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Vittorio Adornik, batez beste, 34,270 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. San Marinon hasi eta Florentzian amaitu zen, lehen aldiz Italiako Giroaren historian, ordura arte Milanen amaitu izan baitzen itzulia.
| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 48. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 1965 Super Prestige Pernod | ||
Etapak | 22 | ||
Datak | maiatzak 15 – 1965.eko ekainak 6 | ||
Luzera | 4.151 km | ||
Herrialdea | Italia San Marino Suitza | ||
Irteera-lekua | San Marino | ||
Helduera-lekua | Florentzia | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Vittorio Adorni (Salvarani) | ||
Txapeldunordea | Italo Zilioli (Sanson) | ||
Hirugarrena | Felice Gimondi (Salvarani) | ||
Eskalatzailerik onena | Franco Bitossi (Springoil-Fuchs) | ||
Talderik onena | Salvarani | ||
◀1964 | 1966▶ | ||
Dokumentazioa |
100 txirrindularik hasi eta 81ek amaitu zuten proba.
Vittorio Adornik nagusitasun nabarmenez lortu zuen edizio honetako garaipena. Jada 6. etapan ihes eginda irabaztea lortu eta maglia arrosa bereganatu zuen, eta bi egunez baino mantendu ez zuen arren, 13. etapan berreskuratu zuen, 50 kilometroko banakako erlojupeko bat, ordutik aurrera eta itzulia amaitu arte lider mantendu zelarik. Edizio honetako etapa erregina izan zen 19. etapan, 2000 metrotik gorako lau mendate zituena, berriz ere erakustaldia eman zuen, bakarrean irabaziz eta bere atzetik zihoazen guztiei hiru minutu eta erdi baino gehiago ateraz. Italo Ziliolik, aurreko edizioan bezala, bigarren amaitu zuen, eta hirugarren Felice Gimondi gaztea izan zen, urte horretan bertan Tourra irabaziko zuena eta urte gutxiren buruan baita Italiako Giroa ere.
Franco Bitossi izan zen, bigarren urtez jarraian, mendiko sailkapenaren garailea.
|
|
Sailkapen nagusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Mendiko sailkapena | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
Taldekako sailkapena | |||||
---|---|---|---|---|---|
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.