1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa
From Wikipedia, the free encyclopedia
1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren zortzigarren edizioa izan zen. Londresko BBC Television Centre estudioetan ospatu zen, Erresuma Batuan, martxoaren 23an. Aurreko urtean Frantziak irabazi zuen, eta Frantziari zegokion antolaketa, baina gastuagaitik uko egin ostean, BBCk hartu zuen lana. Aurkezlea Katie Boyle izan zen, aurretik ere Londresen ospatu zen 1960ko edizioan bezalaxe.
Datu azkarrak Finala, Egoitza ...
1963ko Eurovision Abesti Lehiaketa | |
---|---|
Finala | Martxoaren 23, 1963 |
Egoitza | BBC Television Centre, Londres |
Aurkezlea(k) | Katie Boyle |
Antolatzailea | British Broadcasting Corporation (BBC) |
Partaide kopurua | 16 |
Irabazlea | "Dansevise" Grethe & Jørgen Ingmann ![]() |
Itxi
Garailea Danimarkako Grethe & Jørgen Ingmann duoa izan zen, "Dansevise" kantuarekin. Danimarkaren lehen garaipena izan zen. Lehiaketa abeslari bakarlari batek irabazi ez zuen lehen aldia izan zen.
Hamasei herrialdek hartu zuten parte, aurreko bi edizioetako berdinak.