Óscar Romero
From Wikipedia, the free encyclopedia
San Óscar Arnulfo Romero y Galdamez (Ciudad Barrios, El Salvador, 1917ko abuztuaren 15a - San Salvador, 1980ko martxoaren 24a), Monseñor Romero ere deitua, salvadortar apaiz katoliko izan zen, San Salvadorko laugarren artzapezpiku metropolitarra 1977-1980 bitartean. Diktaduraren aurkako oposizio katolikoko aitzindari bihurtu zen; El Salvadorko baztertuen eta pobreen eskubideen alde borrokatu zuen, batez ere. San Salvadorko katedralean meza ematen ari zela hil zuten; handik gutxira pobreen eskubideen aldeko martiritzat hartua zen[1]. 2015eko maiatzaren 23an, Frantzisko aita santuak dohatsu aitortu zuen[2] eta 2018ko urriaren 14an santu izendatu zuen.
Datu azkarrak 7. Roman Catholic Archbishop of São Salvador da Bahia (en), 2. Roman Catholic Bishop of Santiago de María (en) ...
Itxi