From Wikipedia, the free encyclopedia
Édouard Boubat (Paris, 1923ko irailaren 13a - Montrouge, 1999ko ekainaren 30a) Frantziako gerra-ondorengo argazkilari eta argazki-berriemale ospetsua. Willy Ronis eta Robert Doisneaurekin batera argazkilaritza humanistikoaren ordezkari nagusietariko bat izan zen.
Édouard Boubat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 11. barrutia, 1923ko irailaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 15. barrutia eta Montrouge, 1999ko ekainaren 30a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | : leuzemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Estienne (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fotokazetaria eta argazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Réalités (en) |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | humanistic photography (en) |
edouard-boubat.fr | |
1923ko irailaren 13an Montmartre auzo paristar horrean jaioa, hiri horretan bertako École supérieure des arts et industries graphiques eskolan fotograbatu teknika ikasi zuen 1938tik 1942ra. Bigarren mundu gerra bukatu eta gero argazkilaritzarekiko interesa sortu zitzaion eta 1947an Parisen egin zen Argazkilaritza Nazioarteko Saloian Kodak saria eskuratu zuen. Ondoren Realités aldizkarian hasi zen lanean. 1967an erreportari independentea egin zen eta berri-agentzia desberdinekin lan egin zuen, besteak beste, Rapho agentziarekin. Argazkilari lanetan herrialde asko ezagutu zituen: Espainia, Italia, Alemania, Norvegia, Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Brasil, Egipto, Marruekos, Japonia, Korea, Karibe...
1955an MOMAn antolatutako The Family of man erakusketan parte hartzera konbidatua izan zen. 1971an Alemaniako Argazkilaritza Elkarteak David Octavius Hill domeina eman zion. 1984an Parisko argazkilaritza sari nagusia eskuratu zuen. 1988an Hasselblad Fundazioak ematen zuen nazioarteko saria eskuratu zuen.
Haren argazkietan Boubatek egunerokotasunaren irudiak jaso nahi zituen, askotan oso ikuspuntu xamurra eta ironikoaz. Ospetsuak dira bereziki 1968ko maiatzaren inguruko irudiak. Bere beste argazki batzuk benetako ikonoak bihurtu dira, adibidez, La petite fille aux feuilles mortes (1947), urte bereko Lella, Bretagne edo 1981an egin zuen Parc de Saint-Cloud argazkia. 1999ko ekainaren 30an hil zen. Bestetik, pertsonai ospetsu askoren erretratuak egin zituen: Jacques Prévert, Gaston Bachelard, Emil Cioran, Robert Doisneau, Jean Genet, Marguerite Yourcenar...
Bere obrak liburu askotan jaso dira eta haren inguruko erakusketak Frantzian Estatu Batuetan eta Italian egin dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.