Álvaro Pino
txirrindulari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Álvaro Pino Couñago, (1956ko abuztuaren 17a, Fontenla, Ponteareas, Pontevedrako probintzia) galiziar txirrindulari profesional ohi eta kirol zuzendari bat da. Bere ibilbide profesionala 1981-1991 artean burutu zuen, urterik onenak BH taldean igaroz. Eskalaitzaile bikaina zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Álvaro Pino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ponteareas, 1956ko abuztuaren 17a (67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Colchón CR | 1981-1981 |
Amaya Seguros (en) ![]() | 1982-1989 |
Relax-GAM | 1990-1990 |
Kelme | 1991-1991 |
Parte-hartzailea
|
Itxi
1986ko Espainiako Vuelta irabazi eta lasterketa horretan nahiz Frantziako Tourrean sailkapen onak lortu zituen. Narancoko Igoera (1982), Montjuïceko Igoera (1987) eta Kataluniako Volta (1987) irabazi zituen. Euskal Herriko Itzulian (1988) eta Asturiasko Itzulian (1987 eta 1988) Mendiko Sailkapenaren Saria irabazi zuen.
Ondore, Kelme, Phonak eta Xacobeo Galicia taldeetako kirol zuzendaria izan zen. Onda Cero irrati kateko kirol esataria ere bada.