Loading AI tools
De Wikipedia, la enciclopedia libre
Antioxidatzaile deritzen landareak gure gorputzak prozesu metaboliko edo ingurumen faktore desberdinen ondorioz sortzen dituen erradikal libreak neutralizatzeko konposatu kimikoak dituzten landareak dira. Erradikal libre hauek zelulak kaltetu ditzakete, eta minbizia, Alzheimerra edo diabetesa bezalako gaixotasunak sortu.
Landareek dituzten propietate antioxidatzaileen inguruan asko ikertu da azken urteetan, hauek gaixotasunen prebentzio zein patologietan duten potentzialagatik. Landare desberdientan agertzen diren konposatu desberdinak; polifenolak, flabonoideak eta karotenoideak adibidez, antioxidatzaile natural gisa jokatu dezaketela frogatu da, baita organismoa erradikal libreen eragin kaltegarrietatik babestu dezaketela ere.
Orokorrean, kolore bizidun landare eta fruituak aberatsak izaten dira antioxidatzaileetan , nahiz eta beste landare askok ere antioxidatzaileak dituzten eta osasunerako onak diren.
Disolbatzaile bidezko erauzketa: landareetako antioxidatzeileak lortzeko metodo ohikoena da. Prozesu hau disolbatzaile organikoen bidez burutzen da, etanola, metanola edo azetona adibidez, konposatu antioxidatzaileak materia begetaletatik erauzteko.
Erauzte prozesua materia begetala txikitzen hasten da, hau ontzi itxi batean disolbatzaile batekin nahastuz. Nahasketa irabiatu eta tenperatura espezifiko batean berotzen da denbora jakin batez, antioxidatzaileak disolbatzailean disolbatzeko.
Erauzketa bukatutakoan, materia begetala eta disolbatzailea banatu egiten dira. Disolbatzailea ebaporazioz edo destilazioz deuseztatu ostean, antioxidatzailez osatutako soluzio kontzentratu bat lortzen da.
Metodo hau oso erabilgarria da landareetatik antioxidatzaile kantitate handiak lortzeko, baina desabantaila batzuk eduki ditzake, disolbatzaile arrastoak geratzea edo ebaporazioan antioxidatzaile batzuk galtzea. Horregatik, garrantzitsua da metodo hau kontuz aplikatzea eta purutasun probak egiten joatea, lortutako antnioxidatzaileen kalitatea neurtzeko.
Presio altuko teknologien bidezko erauzketa (HAE, ingelesez) : erauzketarako metodo berriena da. Prozesu honetan makina berezi bat behar da, zeinak presio handi bat eragiten duen, materia begetalaren pareta zelularrak hautsi eta konposatu antioxidatzaileak aterarazteko. Erabiltzen den presioa 100 eta 1000 MPa artekoa izan ohi da, hau da, ohiko presio atmosferikoa baino altuagoa.
Presio altuko metodo honek onurak ekarri ditzake beste batekin alderatuz gero, izan ere, konposatu antioxidatzaileen erauzketa efizientzia handiagoa da, eta konposatu hauen degradazio maila txikiagoa ematen da, prozesua presio altuan egiten bada ere giro tenperaturan egiten delako.
Gainera, metodo honen bitartez konposatu antioxidatzaile gehiago lortu daitezke, beste metodo batzuen bidez erauzteko zailak diren horiek ere. Hala ere, alde txarrak ere baditu, makinaria espezializatua eta honen prezioa adibidez.
Aipatu behar da, presio altuko teknologien bidezko erauzketa, ikergai dagoen teknika bat dela elikagaien eta farmaziaren industrietan.
Jariakin superkritiko bidezko erauzketa: disolbatzaile gisa jariakin superkritiko bat erabiltzen duen teknika da.
Landareetatik antioxidatzaileak erauzteko erabiltzen den jariakin superkritiko ohikoena karbono dioxidoa (CO2) da. CO2 superkritikoa oso eraginkorra da konposatu antioxidatzaileak materia begetaletik ateratzeko, ingurumenarekiko kaltegarria ez izateaz gain.
Erauzketa prozesua materia begetala CO2 superkritikoarekin batera kamara batean sartzean hasten da. CO2aren presioa eta tenperatura konposatu antioxidatzaileak jarikinean disolbatzeko egokitzen dira. Erauzketa burututa dagoenean, presioa jeitsiz CO2a askatzen da, disolbatutako antioxidatzaileak lortuz.
Jariakin superkritikoen bidezko erauzketaren metodoak abantaila batzuk dakartza besteekin alderatuz:
Alde txarrak, makinariaren kostua eta baldintza espezifikoak dira. Baina orokorrean, metodo honek onura nabariak dakartza erauzketan.
Landareetan agertzen diren antioxidatzaileek aplikazio eta erabilera ugari dituzte, industria desberdinetan. Hauek gizakion osasunean duten eragin positiboaren eta lipidoen eta proteinen oxidazioaren prebentzioan duten garrantziaren ondorioz, konposatu hauek geroz eta balio handiagoa dute eta erabiliagoak dira industria modernoan.
Landareetako antioxidatzaileak elikagaien kalitatea hobetzeko erabiltzen dira eta hauetan dauden lipido eta proteinak oxidatzea ekiditeko. Hau oso garrantzitsua da elikagai prozesatuen industrian, olioetan, margarinan zein haragizko produktu prozesatuetan. Elikagai industrian erabiltzen diren antioxidatzaile adibide batzuk, te berdearen, mahats hazien eta erromeroaren erauzkinak dira.
Antioxidatzaileak azala erradikal libreen eta beste zenbait faktoreen aurrean babesteko erabiltzen dira. Industria honetan te berdea, E bitamina eta mahats hazien erauzkinak dira ohikoak.
Landareen antioxidatzaileak estres oxidatzailearekin lotutako gaixotasunen prebentzio zein tratamenduan erabiltzen dira; minbizietan, gaixotasun kardiobaskularretan eta gaixotasun neurodegeneratiboetan adibidez. Farmazia munduan erabilienak diren antioxidatzaileetako batzuk kurkumina, resberatrola eta kertzetina dira.
Orokorrean landareetako antioxidatzaileak osasunerako onuragarriak badira ere, bigarren mailako ondorioak eta arriskuak kontuan hartu behar dira.
Antioxidatzaileen kontsumo handia osasunerako kaltegarria izan daitekeela dioten ikerketak dauden; adibidez, E bitaminaren gehiegizko kontsumoak hemorragien agerpena areagotu dezakete, baita medikamentu batzuen efikazia gutxitu ere.
Antioxidatzaile batzuk, medikamentu batzuekin elkareragin dezakete, antikoagulatzaileekin adibidez, hemorragien agerpena oso arriskutsu bihurtuz.
Neurriei dagokienez, garrantzitsua da kontuan hartzea antioxidatzaile batzuk medikamentuekin elkareragin dezaketenez eta albo-kalteak sortu, osasunean profesionalak direnekin kontaktuan egotea beharrezkoa dela elikagai osagarriak diren antioxidatzaileak hartu aurretik, gehienbat medikatuta egonez gero eta patologia kronikoren bat pairatuz gero.
Kontuan eduki behar den beste datu garrantzitsu bat antioxidatzaileak gaixotasunak sendatzeko mirariak ez direla da, nahiz eta onurgarriak izan daitezkeen elikaduran; hau da, ez dira medikamentuen ordezkapen bat.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.