Txikipedia:Senatu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Senatua, demokrazia moderno batean, erakunde politiko bat da, eta bi ganberako sistema duten herrialdeetan, parlamentuarekin batera legeak onartzeaz arduratzen da. Bi ganberako sistema edukitzeak esan nahi du botere legegilea (legeak erabakitzen dituzten erakundeak) bi erakunderen artean banatuta dagoela:
- Parlamentua: herrialdeko hiritar guztiak ordezkatzen ditu eta legeak proposatu, eztabaidatu eta erabakitzen dituen erakundea da.
- Senatua: herrialdeko lurraldeak ordezkatzen ditu, eta parlamentuak proposatutako lege-proiektuak hobetu, onartu edo atzera botatzen ditu; hau da, senatuak ezin ditu legeak proposatu.
Senatuan hiritarrak ordezkatzen dituztenak «senatariak» dira, eta, herrialde demokratikoetan, hauteskundeen bitartez hautatzen dira.
Bi ganberako sistema minoritarioa da munduan: herrialdeen erdiak baino gehiagok (% 59) erakunde bakarra dute legeak egiteko.