Txikipedia:Puritanismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Puritanismoa XVI eta XVII. mendeetako erlijio mugimendu protestante bat izan zen, Ingalaterrako Elizatik katolikotzat jotzen zituen praktikak "purifikatu" nahi zituena; Ingalaterrako Eliza ez zela guztiz eraberritu eta protestanteagoa bihurtu behar zuela aldarrikatzen zuen. Puritanismoak garrantzi handia izan zuen Ingalaterrako eta Estatu Batuetako historian.