Txikipedia:Patogeno
From Wikipedia, the free encyclopedia
Patogenoak gaixotasunak agertzea errazten duten elementuak dira. Bere izena grezieratik dator, <<pathos>> gaixotasuna adierazteko eta <<guen>> sortzea adierazteko. Patogeno mota asko daude, adibidez: biologikoak, kimikoak eta fisikoak. Patogeno gehienak biologikoak dira; hauek birusak, bakterioak, bizkarroi edo parasitoak eta onddoak dira. Gure gorputza bakterioz estalia dago. Bakterioak mikroorganismoak dira eta gorputza babesten dute gaixotasunak sortzen dituzten beste mikroorganismoetatik. Bakterio "babeslari" hauek, gizakion bakterio-flora sortzen dute. Flora hau gaixotzean, patogenoak diren beste bakterioak (guretzat kaltegarriak direnak) gure gorputzean sartzen dira gaixotasunak sortzeko, adibidez: estafilokokoak, estreptokokoak, neumokokoak...