Txikipedia:Orreagako kolegiata
From Wikipedia, the free encyclopedia
Orreagako kolegiataren eraikuntza Antso VII.a Azkarra nafar erregeak bultzatu zuen. Aldi berean, ehorzketa leku izateko asmoa zurten, eta azkenean lortu zuten. XIII. mendearen hasieran eraiki zen eta bere hormen artean XIV. mendeko Orreagako Ama Birjinaren irudi eder bat hartzen du.
Hainbat berrikuntza eta berreraikuntza jasan ditu hainbat ezbeharren ondorioz, eta XVII. mendeko berreraikuntzak eragin zion multzo osoari, bereziki elizari eta klaustroari.