Txikipedia:Olinpiar jainko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Olinpiar jainkoak antzinako Greziako jendearen sineste erlijiosoetako jainko eta jainkosak ziren. Jainko horiek gizakien antzekoak baina hilezkorrak ziren, eta askoz boteretsuagoak. Giza-emozioak sentitzen zituzten, maitasuna, haserrea edo jeloskortasuna adibidez, eta ez zuten beti ondo jokatzen.
Grekoek uste zuten jainkoak Olinpo mendiaren gainean bizi zirela, hodeietan zegoen gaztelu batean. Bertatik, behealdeko bizitza zaintzen zuten. Noizean behin, gertatzen ari ziren gauzetan esku hartzen zuten. Haserre baldin bazeuden ekaitzak bidaltzen zituzten, eta gerrak nork irabaziko zituen erabakitzen zuten. Batzuetan, gaiztakeriak egiten zizkieten gizakiei.