Txikipedia:Justizia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Justizia hitzak bi esanahi ditu:
- Legez pertsona bakoitzari dagokiona ematea edo bueltatzea.
- Hori ahalbidetzen duen giza-antolaketa: epaileak, fiskalak, abokatuak etab., erakunde judizial baten barruan antolatuta (Justizia Ministerioa eta auzitegiak).
Justiziak bi oinarri nagusi ditu: bata, legearekiko errespetua, eta, bestea, gizonen eta emakumeen berdintasuna legearen aurrean.
Ikus dezagun eskolarekin lotutako adibide bat: ikasle batek bihurrikeria bat edo zuzena ez den ekintza bat egiten du eta gero beste bati leporatzen dio errua; bigarren ikasleak zigorra jasotzen badu, orduan injustizia edo bidegabekeria bat egon da, ikasle hori ezer egin gabe zigortua izan delako, eta ekintza okerra egin duena ez delako zigortua izan. Kasu honetan bakoitzari dagokiona ematea izango litzateke justizia: bihurrikeria burutu duenak zigortua izan behar du erruduna izateagatik, eta ezer egin ez duenak ez du zigortua izan behar, errugabea delako.
Eguneroko adibide soil honek nahiko argi erakusten du justiziak egiten duen guztia. Lehenik eta behin, urratua izan den lege bat dago. Kasu honetan, urratua izan den arau edo gizalege bat dago: ez da inor kaltetuko duen bihurrikeriarik egin behar. Norbait kaltetzen duen ekintza oker hori delitu bat da. Delitua agerian uzten denean, norbait delitu hori egin izanaz salatua izan daiteke. Salatzaile bat dago gainera, sistema judizialean fiskal deitzen zaiona, hain zuzen. Bere funtzioa epaile baten aurrean norbait salatzea da delitu bat egin izanagatik, baina, horretarako, beharrezko frogak erakutsi behar ditu, salaketa sostengatzeko.
begiak estalita dituen emakume bat izaten da, esku batean ezpata, eta bestean balantza bat duena.Fitxategi:Statue of Themis.jpg