Txikipedia:Gizaki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizakia (pertsona ere esaten zaio) Homo sapiens espezieko kidea da. Iraganean, hamabost bat espezie izan ziren Homo generokoak, baina gaur egun Homo sapiens (gure giza espeziea) da geratzen den bakarra. Biologiaren sailkapenean, gizakia primateen ordenan kokatuta dago, tximinoak, txinpantzeak edo gorilak bezala. Txinpantzeak omen dira gizakiaren ahaide bizirik hurbilenak. Nolanahi, primateen arbaso komunak duela 63 milioi urte inguru bizi izan ziren.
Gizakien ezaugarririk aipagarrienak honako hauek dira:
- Animalia sozialak dira, hau da, taldeka bizi ohi dira. Elkarri laguntzen diote eta elkar babesten dute. Seme-alabak zaintzen dituzte.
- Bi hankatan ibiltzen dira.
- Oso burmuin konplexua dute, beste tximino biziena baino askoz handiagoa.
- Hizkuntza erabiltzen dute, ideiak osatzen dituzte eta emozioak sentitzen dituzte.
- Burmuin horrek, eta besoak ibiltzeko beharrezkoak ez izateak, tresnak erabiltzeko aukera ematen die gizakiei. Gizakiek beste edozein espeziek baino askoz ere tresna gehiago erabiltzen dituzte.
- Kontinente guztietan aurkitzen dira. Gaur egun, 11 mila milioi pertsona baino gehiago bizi dira Lurrean.