Teresa Carreño
venezuelar piano-jotzailea, mezzosopranoa, musikagilea eta enpresaburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
María Teresa Gertrudis de Jesús Carreño García, ezagunagoa Teresa Carreño izen laburraz (Caracas, Venezuela, 1853ko abenduaren 22a – New York, AEB, 1917ko ekainaren 12a) venezuelar piano-jotzailea, mezzosopranoa, musikagilea eta enpresaburua izan zen. Aditu askok XIX. eta XX. mendeetako Latinoamerikako piano-jole nagusia izan dela esan dute, eta munduko piano-jole eta konpositore garrantzitsuenetako bat, gainera emakume bat musika-konposizioan aitortua izatea ohiz kanpokoa da.[1][2][3][4][5][6][7][8][9][10]
Teresa Carreño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1853ko abenduaren 22a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | New York, 1917ko ekainaren 12a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Venezuelako panteoi nazionala |
Familia | |
Aita | Manuel Antonio Carreño |
Ezkontidea(k) | Arturo Tagliapetra (en) Émile Sauret (en) Giovanni Tagliapietra (en) (1877 - 1889) Eugen d'Albert (en) (1892 - 1895) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Louis Moreau Gottschalk (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta opera abeslaria |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | pianoa |
1917an New Yorken hil ondoren, bere eskaerari jarraituta, 1938an errautsak Venezuelara eraman ziren. Venezuelako Postak bere omenez estanpatxo bat egitea erabaki zuen. Venezuelako estanpazioan irudi grabatua izan duen lehen emakumezkoa izan zen.