Tamaróngo gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tamaróngo gudua (gaztelaniaz: Batalla de Tamarón) Burgosko herri horretatik gertu 1037ko abuztuaren 30ean, irailaren 1ean edo irailaren 4an izandako gudua izan zen. Guduan Gaztelako kondea zen Fernando Santxez, iruindar armadaren laguntzari esker, Bermudo III.a Leongoa mendean hartu zuen.[1]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Tamaróngo gudua | |||
---|---|---|---|
Data | 1037ko abuztuaren amaiera edo irailaren hasiera | ||
Lekua | Tamarón | ||
Koordenatuak | 42°12′37″N 4°23′43″W | ||
Emaitza | Iruindar-gaztelarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Itxi
Antso III.a Gartzeitz Nagusiak Cea eta Pisuerga ibaien artean dagoen Tierra de Campos konkistatu ondoren, Gaztelarako utzi zuen. Bermudo III.ak, eskualdea berreskuratu nahian, eraso egin baina Fernando Gaztelakoak Gartzea bere anaiaren laguntza eskatu zuen eskualdea mantentzeko. Iruindar-gaztelar gudarosteek Leongo erregea hil zuten guduan[2] eta Gaztelako kondea Leongo errege bilakatu zen.