Rihanna
From Wikipedia, the free encyclopedia
Robyn Rihanna Fenty (Saint Michael, Barbados, 1988ko otsailaren 20an), mundu osoan “Rihanna” bezala ezagutua, Barbadoseko abeslari, aktore, modelo, enpresaria eta diseinatzailea da. Saint Michael parrokian jaioa, Rihanna, Bridgetownen hazi zen. Bertan, egin zituen bere lehenengo ikasketak, Charles F. Broome Memorialen eta Combermere High Schoolen. 2003an, eskola-kide bantzuekin hirukote musikal bat sortu ondoren, Evan Rogers produktorea harrituta utzi zuen entzunaldi batean. Momentu horretan, produktoreak Rihanna Estatu Batuetara eramatea erabaki zuen, maketa batzuk grabatzeko. Geroago, Jay-Z produktorearentzako entzunaldi bat egin zuen eta sei diskoren grabaketa garantizatzen zuen kontratu bat sinatu zuen, Def Jam Recordingsekin.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Rihanna | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robyn Rihanna Fenty |
Jaiotza | Saint Michael (en) , 1988ko otsailaren 20a (36 urte) |
Herrialdea | Barbados |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, enpresaburua, aktorea, telebista-aktorea, moda-diseinatzailea eta ahots-aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Aaliyah |
Izengoitia(k) | Rihanna, Ri, RiRi eta Rihanna |
Genero artistikoa | dantza R&B garaikidea pop musika reggaea hip hop musika dancea |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Def Jam Recordings Westbury Road Entertainment (en) Roc Nation (en) |
rihanna.com | |
| |
Itxi