Piku
fruitu / From Wikipedia, the free encyclopedia
Piku udare-formako fruitua da, azala berdea, morea edo beltzaxka, eta mamia, gorria eta oso gozoa duena.
Datu azkarrak Historia, Honen produktua ...
Itxi
- Artikulu hau pikondoaren fruituari buruzkoa da; websaila gaitzat duena beste hau da: «Pikuak»
Pikuak azala berdea, morea edo beltzaxka izan dezake; mamia berriz zuria edo gorrixka. Hazi guztiz txikiz osatua izaten du mamia, oso azukretsua eta jateko gozoa. Fruitutzat hartzen da, baina ez da benetako fruitua, hosto-txorten loditua baizik, loreak barnean hartu dituena; hazitzat hartu ohi diren pikorrak ere ez dira haziak, loreak baizik.