Oïl hizkuntzak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Oïl hizkuntzak (Langues d'oïl) galo-erromantze hizkuntza taldearen izendapen linguistiko eta historikoa da. Horren bidez Erromatar Galia zenaren hizkuntza eremua izendatzen da, hau da, gaur egungo Frantzia iparraldea, Belgikaren parte bat (Valonia) eta Kanaleko uharteak (Erresuma Batua). Oïl hizkuntzen lekua frantsesak hartu zuen (zeina, halaber, oïl hizkuntzetako bat den) hizkuntza ofizial eta nagusi gisa, Kanaleko uharteetan izan ezik, non ingelesa nagusi baita.