Napoliko Palazzo Reale
From Wikipedia, the free encyclopedia
Napoliko Errege Jauregia (italieraz: Palazzo Reale di Napoli) eraikin historiko bat da, Napolin dagoena, Italian. Multzoaren barruan sarturik daude jauregiko eraikina, lorategiak eta San Carlo antzokia. Piazza del Plebiscito izeneko plaza zabalean kokaturik dago, hiriaren erdialdean.
Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Napoliko Palazzo Reale | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Campania |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Naples |
Hiria | Napoli |
Koordenatuak | 40°50′10″N 14°14′57″E |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1919 |
Jabea | Italia |
Komisarioa | House of Bourbon-Two Sicilies (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Domenico Fontana |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Solairuak | 3 |
Azalera | 7.000 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 1.156 item (en) eta 1.330 item (en) |
Bisitariak urtean | 68.461 |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza del Plebiscito 1, 80132 Napoli eta Piazza Del Plebiscito 1, 80132 Napoli |
E-posta | mailto:pm-cam.palazzoreale-na@beniculturali.it |
Telefonoa | tel:+39-081-580-8255 |
Webgune ofiziala | |
Itxi
Borboi etxeko erregeek Bi Sizilietako Erresumako tronuan egon bitartean (1734-1860) erabili zituzten Napoli eta inguruko lau egoitzetako bat da; besteak, Casertako jauregia, Capodimonteko jauregia eta Porticiko jauregia izan ziren, Vesuvio sumendi ondoan. Karlos III.a izan zen jauregia okupatu zuen lehen erregea, eta Frantzisko II.a azkena, 1861ean Bi Sizilietako erresuma Italiar Errepublikan integratu eta tronua galdu zuen arte.