Namib
From Wikipedia, the free encyclopedia
Namib Namibiako kostaldean zehar kokatuta dagoen basamortua da, hegoaldean Hegoafrikako muga sortzen duen Orange ibaitik, iparraldean Angolako muga sortzen duen Kunene ibaira. Namib basamortuak 1.600 km luzera, 80 - 200 km zabalera eta 80.000 km² azalera ditu. Namib hitza nameraz “izugarria” esan nahi du.
Datu azkarrak Eskualdea, Koordenatuak ...
Namib | |
---|---|
Namib Desert | |
Satelite bidezko argazkia | |
Eskualdea | Namibia Angola Hegoafrika |
Koordenatuak | 23°S 15°E |
Eremua | 80.950 km² |
Luzera | 2.000 km. |
Zabalera | 200 km. |
Punturik garaiena | Brandberg mendia (2.606 m.) |
Punturik beherena | Ozeano Atlantikoa (0 m.) |
Tenperatura gorena | 50 °C |
Tenperatura baxuena | 0 °C |
Prezipitazioa | 50 mm/ur |
Baliabideak | diamanteak, uranio, meak |
Itxi
Geografo batzuen ustez, eskualdea basamortu bera baino handiagoa da: iparraldean Angolako Kaoko basamortua eta hegoaldean Hegoafrikako Karoo goi-ordokia eskualdean kokatzen dituztelako.
Namib munduko basamorturik zaharrena da, Paleozenoan, duela 65 milioi urte, jadanik sortuta zegoelako.
Hegoaldeko aldean, diamante ustiapen-eskualdea dago, Restricted Diamond Area Sperrgebeit izenekoa. Tungsteno eta gatza ere ustiatzen dira.