Michael Ende
From Wikipedia, the free encyclopedia
Michael Andreas Helmuth Ende, literatur munduan Michael Ende izen-deiturez ezagunagoa, (Garmisch-Partenkirchen, 1929ko azaroaren 12a - Filderstadt, 1995eko abuztuaren 28a), idazle alemaniarra zen. Nazional-sozialismoarekin hazi zen eta gerraren tragedia pairatu behar izan zuen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Michael Ende | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Michael Andreas Helmut Ende |
Jaiotza | Garmisch-Partenkirchen, 1929ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Bavaria Baden-Württemberg Genzano di Roma |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Filderstadt, 1995eko abuztuaren 28a (65 urte) (65 urte) |
Hobiratze lekua | Munich Waldfriedhof (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Aita | Edgar Ende |
Ezkontidea(k) | Ingeborg Hoffmann (en) (1964 - 1985) Mariko Satōjn (en) (1989 - 1995) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, haur literatura idazlea, gidoilaria, zientzia-fikzio idazlea, ipuingilea eta fantasy author (en) |
Lantokia(k) | Herbehereak |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
michaelende.de… | |
| |
Itxi
Fikzioaz eta umeen fantasiaz idatzi zuen. Batez ere Amaigabeko istorioa eta Momo idazteagatik ospetsua da. Haren lanak 40 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira eta 35 milioi inguru ale saldu dira. XX. mendeko idazle ezagunetako bat da. Momoren eta Amaigabeko istorioaren film bertsioak atera ziren eta beste asko antzerkira eraman. Haren eleberriek fikzioa eta errealitatea batzen dituzte.