Mary Wells Lawrence
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mary Georgene Berg, izengoitiz Mary Wells Lawrence bezala ezaguna (Youngstown, Ohio, 1928ko maiatzaren 25a – Londres, 2024ko maiatzaren 11) estatubatuar publizista izan zen.
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Mary Wells Lawrence | |||
---|---|---|---|
1966 - 1990 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Georgene Berg | ||
Jaiotza | Youngstown (Ohio), 1928ko maiatzaren 25a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Londres, 2024ko maiatzaren 11 (95 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Harding Lawrence (en) (1967 - 2002) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Carnegie Mellon Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | enpresaburua |
Mary Wells Estatu Batuetako leku ezberdinetan bizi eta lan egin du bere bizitza eta karreran zehar. Bere nerabezaroa Ohion eman ondoren, Pensilvaniara bizitzera joan zen Carnegie Melloneko unibertsitatean bere ikasketekin jarraitzeko. Geroago, New York-era joan zen antzerkia eta arte dramatikoa ikasteko, momentu honetatik aurrera New York-en geratu zen bizitzen, eta hor publizitate agentzia sortu zuen. Baita, Floridan bizi izan da, zehazki, Palm Beach-en.
Mary Wells-ek 60ko hamarkadan hasi zen publizitate munduan, askoren ustez publizitatearen urrezko aroan. Hamarkada honetan publizitateak eraldaketa nabarmena jasan zuen. Aldaketa sozial eta kulturalak islatzen zituzten iragarki sortzaile eta deigarriak sortu ziren, eta irudien eta sloganen konbinazioaren erabilerak iraultza kreatiboa ekarri zuen. Gainera telebista publizitate-bide nagusiena bilakatu zen.
Wells emakume oso gaztea zen gizonen mundu batean, 28 urterekin hasi zen publizitatean. Emakumeak publizitate-proiektuetan parte hartzen saiatzen zirenean, ikusten zuten beren proposamenak ez zirela kontuan hartzen, emakume batek sinatuta zeudelako; beraz, gizon gisa sinatzen zuten, eta, askotan, haien proposamenak gizonei egozten zitzaizkien. Arrazoi hauengatik Mary Wells bere lanagatik eta emakumea izateagatik publizitate munduan aitzindaria izan da, gazte eta emakume askorentzat erreferentzia bilakatuz.