Lankide:Nerearuiz3/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Berkeley Software Distribution edo BSD sistema eragile bat da Unix-etik eratorritakoa, 1977tik 1995era bitartean Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley) garatu zena[1].
Artikulu hau eskola ariketa bat da. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, oraindik ez egin ekarpen edo aldaketarik testuan. Bestela, idatzi [[Eztabaida:Txantiloi:Ariane Ensunza artikuluaren eztabaida orrian]]. |
![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Berkeley Software Distribution» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Berkeley Software Distribution» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanierazko wikipediako «Berkeley Software Distribution» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Unix sistemaren lehenengo urteetan, sortzaileek, AT&T konpainiako Bell laborategiek, telekomunikazioen monopolioa zuten AEBetan; beraz, informatika-sektorean irabaziak lortzea ezinezkoa zen.[2]Hala eta guztiz ere, Kaliforniako Unibertsitateari (Berkeley) zein zenbait unibertsitateri iturburu-kodea erabiltzeko eta bere beharretara egokitzeko baimena eman zieten.
1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Berkeleyk aipatutako sistema erabili zuen sistema eragileei buruzko ikerketak egiteko. Baina AT&T-k, arrazoi komertzalak zirela eta, unibertsitaterari erabilera-baimena kendu zionean, unibertsitateak Unix sisteman oinarritutako bertsio bat sortzea sustatu zuen, haiek egindako ekarpenak erabiliz.[3] Hortaz, iturburu-kodea berridazteko erabakia hartu zen, gaur egungo BSDetan AT&T-k sortutako Unix kodearen lerro bakar bat egon ez zedin. Erabaki horrek sistema helburu akademikoetarako banatzea ahalbidetu zuen; eta denbora baten buruan, kopiari, banaketari edo aldaketari buruzko murrizketak ahalik eta gehien murriztea eragin zuen.
Unibertsitateak sortutako BSDa zaharkituta dago. Izan ere, gaur egun, BSD terminoa Berkeley Software Distributionetik eratorritako sistema eragile multzoari dagokio.
Berkeleyk garatutako sistemaren ondorengo sistema eragile batzuk SunOS, FreeBSD, NetBSD eta OpenBSD dira. Hauek, era berean, zenbait sistema eragile jabe erabili dituzte. Esate baterako, Apple-ren macOS eta iOS sistemak horietatik eratorriak dira[4], Microsoft Windowsek bere TCP/IP kodearen zati bat erabiltzen zuen[5], eta FreeBSD kodea PlayStation 4[6] eta Nintendo Switch[7][8] sistemetako sistema eragilea sortzeko ere erabili zen.
Horrez gain, BSDek ere ekarpen handiak egin ditu sistema eragileen arloan, hala nola:
- Eskariaren arabera orrikatutako memoria birtualaren erabilera.
- Lanen kontrola.
- Fitxategi-sistema azkarra (Fast File System, FFS).
- TCP/IP socketen protokoloa, Interneten oinarria osatzen dutenak. (TCP inplementazio gehienak 4.4 BSD-Lite-tik eratorriak dira).