Lankide:Maialen Ramos/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
[1]Gibela sabelaren barruko organoa da, gizaki zein animali ornodun guztietan ageri dena. Digestio-aparatuaren osagaia da eta abdomenaren eskumaldean kokatuta dago, diafragmaren azpian. Bere inguruko organoak ondokoak dira: behazun-xixkua, heste lodia, heste mehea, urdaila, barea eta area edo pankrea. Funtzioen aldetik, gantzen digestiorako beharrezkoa den behazuna ekoizi eta jariatzen du, proteina plasmatikoen sintesian parte hartzen du, bitamina eta glukogenoaren metaketa gauzatzen du eta funtzio desintoxikatzailea du. Organismoarentzat kaltegarriak diren substantziak, hala nola; alkohola, odoletik ezabatzearen arduraduna da. Gibelaren gabezia edo gibelaren funtzionamentu eza bizitzarekin bateraezina da.