Lankide:Joxan Garaialde/Artearen historia.
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artearen historiaren azterketa artelanak bere garapen historikoan eta testuinguru estilistikoan (generoa, diseinua, formatua eta itxura) aztertzen dituen diziplina akademikoa da, baita artistak beren testuinguru kultural eta sozialean ere[2]. Azterketa-metodo ezberdinen bidez, arte bisualak (pintura, eskultura eta arkitektura) aztertzen ditu funtsean, eta gutxiagotan beste arte eder batzuk (musika, dantza, literatura), arte-industriak eta arte-lanbideak (urregintza, altzarigintza, jantziaren historia, eta abar)
- Artikulu generikorako ikus: Artearen historia .
Definizio zabal batean, artearen historiako ikasketek barne biltzen dute arte-kritika (artearen merkatuan eta arte-erakusketetan, arte-ekoizpenen balioespen garaikideari aplikatuta, parte hartzen duten museoak, galeriak, erakusketen arte komisario, azokak, espazioak edo instalazio artistikoak) eta arte-teoria (estetikaren adierazpena eta bere bilakaera historikoa —estetikaren historia—); modu mugatuan, artearen historiografiarekin edo artearen historiarekin identifikatzen dira (hau da, artearen historialarien ekoizpen historiografikoa jorratzen duen historiografiaren adarrarekin) artearen historia zientzia bezala duten zientzialariekin, historiatik bertatik eratorritako gizarte zientzia dena[3].
Ernst Gombrichek artearen historiaren eremuak Zesarren Galiaren antza duela ikusi zuen, tribu ezberdinez hiru zatitan banatuta, nahiz, nahitaez, etsaiak izan ez: "jakintzaileak", (ezagutzaileak, zaleak) kritikariak eta arte historialari akademikoak[4]
Eremu horien ezinezko mugaketa objektibotasunaren arazoa askoz ere larriagoa bihurtzen du interes ekonomikoen, moda intelektualen eta gustu artistikoaren mendeko judizio estetikoen arteko lotura estuak artearen historiako ikasketetan historiografiaren edo gizarte zientzien beste esparru batzuetan baino, horiek, jada, zientzia fisiko-naturalak baino subjektiboagoak baitira. Artea lantzen duen literatura ekoizpenaren zati batean erabiltzen den hizkuntzak, batzuetan, ohiko zorroztasun formala eta zehaztasun metodologikoa alde batera utzi ohi du testu zientifikoetan, idatzitakoaren kalitate estetikoaren alde eginez, edo hiperbole bezalako bizioetan erortzen da (nolakotasunen haztapen gehiegizkoa edo paralelismoak, antzekotasunak eta harreman nekezak bilatzea), baita mistifikazioan ere (ezkutatzea, faltsutzea edo baita datuak asmatzea ere)[5].