Katuen zentzumenak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Katuak, dituzten zentzumenei esker, harrapari oso eraginkorrak izan daitezke: onak dira argi gutxi dagoen toki batean mugimendua detektatzen, entzumen eta usaimen zorrotza dute eta duten biboteari esker ukimenaren zentzua oso garatuta dute. Zentzumen hauek eboluzionatuz joan direnez, gaur egun katuek gauez eraginkortasunez ehizatu dezakete.