![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5c/Mediterranean_chart_fourteenth_century2.jpg/640px-Mediterranean_chart_fourteenth_century2.jpg&w=640&q=50)
Kartografia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kartografia (grezieratik, chartis = mapa eta graphein = idatzi) mapa geografikoak egitearen zientzia eta praktikari deritzo. Zientzia, estetika eta teknika konbinatuz, kartografiaren oinarrizko ideia da errealitatea moldatu egin daitekeela informazio espaziala modu eraginkorragoan komunikatzeko.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5c/Mediterranean_chart_fourteenth_century2.jpg/640px-Mediterranean_chart_fourteenth_century2.jpg)
Kartografiak hurrengo arazoei egin behar die aurre:
- Mapan islatuko diren objektuen ezaugarriak zehaztu behar ditu. Elementu fisikoak izan daitezke, esaterako errepideak eta ibaiak, edo abstraktuak, esaterako toponimoak edo muga politikoak.
- Esferikoa den Lurreko objektuak bitarteko lau batean ordezkatzea. Arazo honi aurre egiteko proiekzio kartografikoak erabiltzen dira.
- Maparen helburua betetzeko garrantzitsuak ez diren ezaugarriak saihestu eta ezaugarri konplexuak sinplifikatu mapa sortzean. Orokortze kartografikoa da hau.
- Mapako elementuak behar den moduan antolatu, mezu-hartzailearen arabera, mezua ahalik eta garbien irits dakien. Hemen maparen diseinua sartzen da jokoan.