Joseph Pérez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph Pérez (Laroque-d'Olmes, Ariège, 1931ko urtarrilaren 14a - Bordele, 2020ko urriaren 8) frantses historialaria izan zen, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua.
Joseph Pérez | |||||
---|---|---|---|---|---|
1989 - 1996
1978 - 1983 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Laroque-d'Olmes, 1931ko urtarrilaren 14a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Bordele, 2020ko urriaren 8a (89 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Talence Communal Cemetery Extension (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa 1952) University of Bordeaux (en) École normale supérieure de Saint-Cloud (en) (1952 - 1956) | ||||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Marie-Laure Rieu-Millán (en) Michèle Guicharnaud-Tollis (en) Jean-Michel Desvois (en) Paul Aubert (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | historialaria, hispanista, unibertsitateko irakaslea, assistant professor (en) eta assistant professor (en) | ||||
Enplegatzailea(k) | École normale supérieure de Fontenay-Saint-Cloud (en) Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (1962 - 1967) Bordele Montaigne Unibertsitatea (1969 - 1997) Casa de Velázquez (1989 - 1996) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia |
1955. urtean gaztelaniazko agregatu titulua atera zuen Saint-Cloudeko Goi Mailako eskolan, eta 1970ean doktoregoa eskuratu zuen Gaztelako komuneroen iraultza tesiarekin. Boredeleko Unibertsitateko irakasle eta katedraduna izan zen 1956-1988 bitartean, eta haren lehendakari 1978tik 1983ra; Espainiako eta Latinoamerikako zibilizazioko katedraduna izan zen Bordele III Unibertsitatean eta, besteak beste, C.N.R.S. (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundeko kidea izan zen. Hainbat lan zientifikotan parte hartu zuen, eta XVI. mendeko espainiar zibilizazioari buruzko ikerketetan (estatu modernoaren sorrera Espainian) eta XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako nazio hispanoamerikarren sorrerari buruzko ikerketetan nabarmendu izan zen nagusiki.