Jacob de Wit
margolari nederlandarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jacob de Wit (Amsterdam, 1695eko abenduaren 19a - ibidem, 1754ko azaroaren 12a) herbeheretar margolaria izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jacob de Wit | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amsterdam, 1695eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Heriotza | Amsterdam, 1754ko azaroaren 12a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta dekoratzailea |
Lantokia(k) | Amsterdam Anberes eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Itxi
Ate eta sabaietako margolanengatik nabarmendu zen. Keizergrachten bizi izan zen eta inguruko eraikin askok bere margolanak gordetzen dituzte. Inguruko biztanleek ere etxeak zituzten landetan, eta Wittek etxe horietan ere margotu zuen Haarlem eta Vecht ibaietan.
Amsterdamen Albert van Spiersen eta Anberesen Jacob van Halen ikasle izan zen eta 1714an Anberesko San Lukasen gremioan sartu zen. Hiri honetan akuarelak egin zituen Rubensen margolanen zirriborroekin San Karlos Borromeo elizan. 1719an elizak su hartu zuen eta Rubensen margolanak galdu egin ziren.