Iruñeko katedrala
eraikin babestua Iruñean / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iruñeko Andre Mariaren Jasokundearen katedrala[oh 1][1][2] XV. mendean Iruñeko Alde Zaharrean eraikitako katedral gotikoa da. Orube berean, lehenago, katedral erromaniko bat eta, ziur asko, erromatar kapitolioa ere egon ziren. Iruñeko eta Tuterako artxidiozesiaren egoitza da. Beste katedral batzuetan ohikoak diren eraikinak ditu, hala nola eliza, klaustroa eta sakristia; baina, horiez gain, baditu aletegia, jangela, kapitulu-gela eta logela ere. Azken horiek bere antzinako kabildoari lotutako eguneroko bizitzakoak dira, mendeetan zehar katedral gehienetan eraitsiak. Katedrala osatzen duten gelak, garai eta estilo bat baino gehiagotan eraiki ziren; gaur egun, zutik diraute gela erromaniko batzuk, baina, batez ere, gotiko estiloan eraikitakoak dira nagusi (horien artean, eliza eta klaustroa), XIV. mendetik XVI.era bitartekoak. Mendebaldeko fatxada, estilo neoklasikokoa, XVIII. mendearen amaieran eraiki zen.
Iruñeko Andre Maria Erreginaren katedrala | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Nafar bidea Iruñeko Alde Zaharra | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′11″N 1°38′27″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1394 |
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Iruñea eta Tuterako artxidiozesia |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Arkitektura neoklasikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-185 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000755 |
185 | |
Webgune ofiziala | |
Eraikin multzo horretan, nabarmentzekoak dira: klaustroa, Europako arte gotikoko onenen artekoa eta XIV. mendeko klaustrorik onena jotzen dena; sukaldea, Europa osoko sukalde gotikoaren hiru adibide bakarretako bat; eta, azkenik, fatxada nagusia, penintsulako neoklasizismoaren obrarik garbi eta adierazgarrienetako bat.