Iruñea
Nafarroa Garaiko hiriburua eta Euskal Herriko hiri historiko nagusietako bat / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iruñea (izen ofiziala: Iruña euskaraz, Pamplona gaztelaniaz) Nafarroa Garaiko hiriburua da, herrialde horren erdialdean kokatua. Gainera, Euskal Herriko hiriburu historikoa da, euskal abertzaletasunaren arabera.
Iruñea | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||
| ||||||||||
| ||||||||||
Kokapena | ||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | |||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | |||||||||
Merindadea | Iruñea | |||||||||
Eskualdea | Iruñerria | |||||||||
Administrazioa | ||||||||||
Estatua | Espainia | |||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | |||||||||
Izen ofiziala | Pamplona / Iruña [1] | |||||||||
Alkatea | Joseba Asiron (EH Bildu) | |||||||||
Posta kodea | 31001 - 31014 | |||||||||
INE kodea | 31201 | |||||||||
Herritarra | iruindar (eta, maila apalagoan eta gizonezkoentzat, iruinxeme)[2] | |||||||||
Geografia | ||||||||||
Koordenatuak | 42°49′00″N 1°39′00″W | |||||||||
Azalera | 23,55 km² | |||||||||
Garaiera | 449 metro | |||||||||
Demografia | ||||||||||
Biztanleria | 205.762 (2023: 2.344) | |||||||||
Dentsitatea | 8.737,24 biztanle/km² | |||||||||
Zahartzea[3] | % 37,5 | |||||||||
Ugalkortasuna[3] | ‰ 38,82 | |||||||||
Ekonomia | ||||||||||
Jarduera[3] | % 78,43 (2011) | |||||||||
Desberdintasuna[3] | % 3,82 (2011) | |||||||||
Langabezia[3] | % 13,18 (2013) | |||||||||
Euskara | ||||||||||
Euskaldunak[3][4] | % 11,20 (2018: %2,55) | |||||||||
Datu gehigarriak | ||||||||||
Sorrera | herrixka baskoia - K.a 74 Pompaelo erromatarra | |||||||||
Webgunea | www.iruña.eus |
Hiria Nafarroa Garaiko erdialdean dago, Iruñerria eskualdean, eta Arga ibaiak zeharkatzen du. Gainera, hirian zehar Arga ibaiaren beste bi ibaiadar isurtzen dira: Sadar eta Elortz. 23,55 kilometro koadro ditu. 2023an 205.762 biztanle zituenez, Nafarroa Garaiko udalerririk jendetsuena da, eta Euskal Herriko hirugarrena (Bilbo eta Gasteiz jendetsuagoak dira). Iruñerriko Mankomunitatean biltzen diren metropoli-eremuko udalerriekin batera, guztira 334 830 biztanle daude, 488,6 kilometro koadroan, eta Nafarroako biztanleriaren ia erdia biltzen dute.
Baskoi herrixka baten gainean, Ponpeio erromatar jeneralak sortu zuen hiria, K.a. 74. urtean, eta erromatar hiriak Pompaelo izena hartu zuen. Geroago, Erdi Aroan, Iruñeko Erresumaren hiriburu bihurtu zen, hau da, Nafarroako Erresuma izanen zenaren haziaren hiriburu.
Mundu osoan ospetsu egin dira Sanferminak, urtero uztaileko bigarren astean milaka bisitari erakartzen dituzten jaiak. Hiriko beste ikur nagusietako bat Nafarroako Unibertsitatea Klinika pribatua da, nazioartean ezaguna halaber. Kultura ondasunen artean, Andre Maria Erreginaren katedrala, San Nikolas eliza, San Zernin eliza, Zitadela eta Gazteluko enparantza ditugu, bertzeak bertze; horiek guztiak UNESCOren gizateriaren ondare dira, Donejakue bidearen baitan.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Burlata (3,2 km) |
Iruñea | Zizur Txikia (4,8 km) | |||||