Henry Ford
From Wikipedia, the free encyclopedia
Henry Martin Ford (Wayne konderria, Michigan, 1863ko uztailaren 30a - Dearborn, Michigan, 1947ko apirilaren 7a) Ford Motor Companyren fundatzailea izan zen eta bera izan zen masako produkzioarako ekoizpen katea modernoak erabili zituen lehena.
Henry Ford | |||||
---|---|---|---|---|---|
1906 - 1945 ā John S. Gray (en) - Henry Ford II ā
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Springwells Township (en) , 1863ko uztailaren 30a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Bizilekua | Henry Ford Square House (en) | ||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||
Heriotza | Dearborn (Michigan), 1947ko apirilaren 7a (83 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Ford Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa | ||||
Familia | |||||
Aita | William Ford | ||||
Ama | Mary Litogot O'Hern | ||||
Ezkontidea(k) | Clara Jane Ford (1888 - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Ford family tree (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Detroit Business Institute (en) : Kontabilitate Bryant & Stratton College (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea, idazlea, politikaria, automobil-pilotua, kazetaria, industrialaria eta business magnate (en) | ||||
Lateralitatea | ezkerra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Kidetza | SAE International (en) | ||||
Ford T auto merkatuan sartu zenean, AEBetako garraioa eta industriaren iraultza izan zen. Asmatzaile emankorra, 161 patente erregistratu zituen bere herrialdean eta munduko ezagun eta aberatsenetakoa bilakatu zen.
Berari esleitzen zaio fordismoa, 30eko hamarkadan garatu zen sistema eta, kateko produkzioa erabiliz, kostu apaleko auto kopuru izugarria ekoiztera eraman zuena. Sistema honekin, makinaria espezializatua erabili behar zen eta ondo irabazten zuten langile kopuru ugariak osatzen zuen plantilla.
Forden heziketa ez zen horrenbesterakoa izan, baina ikuspegi orokorra zuen eta kontsumismoa ezinbestekoa ikusten zuen bakerako. Konpromiso handia hartu zuen kostuak murrizteko eta asmakizun tekniko asko aplikatu zituen bere negozioan; horrela, frankizia sistema bat osatu zuen, AEB, Kanada eta beste kontinenteetako hiri nagusietan filialak ezarriz.
Forden aberastasunaren zati handi bat Ford Fundaziora joan zen, baina konpainiaren kontrola beti haren familiak eraman zuen.