Hemorroide
Uzkiko zainetan ateratzen den barizea. Barnekoak edo kanpokoak izan daitezke eta faktore askoren eraginez azaltzen dira, bereziki, hipertentsio eta uzkiko esfinterraren atoniaren eraginez / From Wikipedia, the free encyclopedia
Hemorroidea, odoluzkia edo odol-pikoa uzkiaren kanpoaldeko (kanpo-hemorroidea) edo heste larriaren muturreko (barne-hemorroidea) zainen hantura da; mina, erredura, hazkura eta odoljarioa ditu ezaugarritzat.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Hemorroide | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gastrointestinal system disease (en) , pelvic varices (en) , anorectal disorder (en) , anal disease (en) , larruazaleko gaixotasuna eritasuna |
Espezialitatea | Kirurgia orokorra |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | benzocaine (en) , kortisol, Fenilefrina, pramoxine (en) eta Euphorbia prostrata |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K64 |
GNS-9-MK | 455 eta 455.8 |
GNS-10 | K64 |
DiseasesDB | 10036 |
MedlinePlus | 000292 |
eMedicine | 000292 |
MeSH | D006484 |
Disease Ontology ID | DOID:9746 |
Itxi
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hemorroidearen eragileak dira, besteak beste, idorreria, denbora luzean eserita egotea, jan-edate ugariak egitea, hipertentsioa, etab; haurdunaldian ere sortzen dira maiz hemorroideak.
Zenbait sendagairen eta jan neurri egokiren bidez, eta minbera dagoen aldea garbi zainduz, arindu daiteke hemorroideak sortzen duen kaltea, eta, gainera, hemorroideak handi ez daitezen laguntzen du, baina kirurgia da hemorroidea behin betiko kentzeko biderik hoberena.