Guaiabondo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guaiabondo (Psidium guajava) mirtazeoen familiako zuhaixka da, sagarrondoaren antzeko adajea duena. 6 m inguru hazten da. Enbor adartsu okerra izaten du; hostoak, biribil-luzaranak eta mamidunak; loreak, usaintsuak, zuri handiak. Zuhaixka honen fruituak, guaiabak (portugesez: goiabas; gaztelaniaz: guayabas), sagar biribil baten antza du. Oso ona da jateko. Guaiabondoa, berez, Ameriketako lurralde beroetan hazten da, baina tropiko arteko ia herrialde guztietan lantzen da, gaur egun, ematen duen fruituarengatik, batez ere.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Guaiabondo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Myrtaceae |
Leinua | Myrteae |
Generoa | Psidium |
Espeziea | Psidium guajava |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Guaiaba, guava juice (en) eta guava wood (en) |
Itxi