Gioconda
Leonardo da Vinciren margolana / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gioconda, zeina Mona Lisa izenez ere ezaguna baita, Leonardo da Vinci toskanarraren margolan bat da, XVI. mendearen hasierakoa. Leonardoren margolan garrantzitsuenetatik azkenekoa da.
Gioconda | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Leonardo da Vinci |
Sorrera-urtea | 1500(e)ko hamarkada |
Izenburua | La Gioconda, Portrait de Mona Lisa, dite la Joconde eta モナ・リザ |
Jatorrizko herrialdea | Florentziako Errepublika |
Ekoizpen lekua | Florentzia |
Komisarioa | Francesco del Giocondo |
Honen izena darama | Lisa del Giocondo (en) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura, poplar panel (en) eta zurra |
Dimentsioak | 77 () × 53 () cm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | del Giocondo)11 61BB2(Lisa del Giocondo)11 |
Kokapena | |
Lekua | Salle des États (en) Louvre museoa |
Bilduma | Louvreko margogintza saila |
Inbentarioa | INV 779 eta MR 316 |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Seine |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Koordenatuak | 48°51′36″N 2°20′07″E |
Jabea | Frantziar Estatua eta Frantzisko I.a Frantziakoa |
Argumentu nagusia | Lisa del Giocondo (en) |
Historia | |
Erakusketak | Mona Lisa by Leonardo da Vinci (en) The Mona Lisa by Leonardo da Vinci (en) Mona Lisa Exhibition (en) |
Gertaera nabarmenak | 1956 Bandalismo 1956ko abenduaren 30a Bandalismo 2009ko apirilaren 2a Bandalismo 1519 (egutegi gregorianoa) erosketa 1911ko abuztuaren 21a theft of Mona Lisa (en) — Louvre jauregia 2022ko maiatzaren 29a Bandalismo |
Zalantzarik gabe, artearen historia osoko margolanik ospetsuenetako bat da, eta ezin konta ahala aipamen egin izan dira berari buruz. Margotu zenetik, inspirazio-iturri izan da askotariko lanetarako, hala nola margolanak, eskulturak eta nobelak, bai eta zurrumurru eta faltsifikazioetarako ere. Margolanaren sona areagotu egin zen lapurtu zutenean, 1911ko abuztuaren 21ean.
Makal zurezko xafla baten gainean margoturiko olio-pintura da, eta behatzaileentzat harrigarri samarra gertatzen da, bere tamaina nahiko txikiarengatik (77 x 53 cm).
Frantziako Estatuaren jabetzakoa da, eta gaur egun Parisko Louvreko museoan dago erakusgai.