Euskal Herriko historia
euskal herriak eta, oro har, euskaldunek iraganean izan dituzten bilakaera, gertaerak eta protagonistak / From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko historia Europako herrialde horren historia da, herri historiko horrena, eta Euskal Herria bizi izandako lurraldearena, egun euskaldun izan edo ez. Historikoki, Euskal Herria euskaldunen eta euskararen lurraldea da, Pirinio mendien mendebaldean kokatua, Frantzia eta Espainiaren arteko muga egiten duen mendilerroan, eta Bizkaiko golkorantz zabaltzen dena. Euskal Herriko historiak, beraz, bere kokapen geografikoaren eta inguruko herrialdeen eragina jasan du.