From Wikipedia, the free encyclopedia
Emmanuelle Béart (Gassin, 1963ko abuztuaren 14a) frantziar antzezlea da. Guy Béart abeslari eta musikagilearen alaba. Lehenengo filma Demain les mômes (1976) izan zen. Ikasketak Kanadan egin zituen. Han, Robert Altman zinemagilea ezagututa, antzezle egitea erabaki zuen. Frantziara itzuli zenean, arte dramatikoko eskolak hartu zituen, eta telebistan aritu zen gero. Caroline Hupperten telefilm batean, Maria Antonietaren papera egin zuen. Antzerkian, Marivaux, Molière eta Anouilhen lanak antzeztu zituen. Zinemari dagokionez, Bigarren Antzezle Onenaren Cesar saria eman zioten Claude Berriren Manon des sources (1986) lanagatik. 1989an, arrakasta handia lortu zuen Yannick Bellonen Les Enfants du désordre lanarekin. Lan horretan, bazterturik bizi den pertsonaia bat lehenera etortzen da antzerkiari esker. Ondoren egin zituen La Belle Noiseuse (1991), Un coeur en hiver (1992), Nelly et M. Arnaud (1995), L'Enfer (1994), Une femme française (1995) eta Mission: Impossible. 2002, Europako Zinemaren Saria eta Berlinaleko Zilarrezko Hartza irabazi zituen Huit Femmes filmari esker.
Emmanuelle Béart | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Emmanuelle Marie Hélène Béart | ||
Jaiotza | Gassin, 1963ko abuztuaren 14a (61 urte) | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Bizilekua | Proventza-Alpeak-Kosta Urdina | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Familia | |||
Aita | Guy Béart | ||
Ama | Geneviève Galéa | ||
Ezkontidea(k) | Daniel Auteuil (1993ko irailaren 10a - 1995eko irailaren 21a) Michael Cohen (2008ko abuztuaren 13a - 2011) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Collège International Marie de France (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, modeloa, antzerki aktorea eta film-zuzendaria | ||
Pisua | 55 kilogramo | ||
Altuera | 1,64 metro | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna judaismoa | ||
ebeart.co.uk | |||
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuelle Béart |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.