Coxcomb (Florence Nightingale)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Coxcomb izeneko diagrama Florence Nightingalek, erizaintzaren aitzindaritzat jotzen denak, 1859 urtean argitaratu zuen datu-diagramari emandako izena da, lehen aldiz eratutako azalera polarreko diagramatzat jotzen dena eta datuen irudikapenaren historian mugarri garrantzitsutzat jotzen dena. Diagraman 1854ko apiriletik 1856ko martxora bitartean Britainiar Armadaren baitan Krimeako Gerran izandako heriotzen bilakaera eta horien kausak agertzen ditu, hiru sailetan banaturik: infekzio-gaixotasunak, zauriak eta bestelako kausak. Diagraman infekzio-gaixotasunen pisu nabarmena azalerazten da, gerrak eragindako kausen gainetik. Horren bitartez, gerran higienearen eta osasun-arreta zorrotzaren beharra nabarmendu nahi zuen, infekzioek eragindako heriotzak murrizteko. Diagramak Diagram of the causes of mortality in the East (euskaraz, Ekialdeko hilkortasunaren kausen diagrama) izenburua darama eta A contribution to the sanitary history of the British army during the late war with Russia liburuskan (euskaraz, Britainiar Armadaren osasun-historiari ekarpena Errusiaren aurkako azken gerran) agertzen da.
Azalera polarreko lehen diagramatzat jotzen bada ere, frogatu da diagramako sektoreko azalerak ez baizik eta horien luzerak direla datuak irudikatzen dituztenak. Horrela, heriotzetan infezkio-gaixotasunek duten pisua artifizialki nabarmentzen da, luzeratik azalerara efektu bisuala askoz ere handiagoa baita.